2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Aldaketa, Udal Planeko hirigintza antolamenduko
determinazio xehatuetan. Behin betiko onespena
Zangozako Udalak, 2016ko irailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
1.–Behin betiko onestea Zangozako Udal Planeko hirigintza antolamenduko determinazio xehatuen aldaketa puntuala, Embutidos Goikoa SAU merkataritzako enpresak sustatua, adierazitako moduan.
2.–Aldaketaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta kopia bat igortzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuarekin bat.
Zangozan, 2016ko urriaren 10ean.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.
ERANSKINA
Aldaketa, Udal Planeko hirigintza antolamenduko determinazio xehatuetan (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1803650