2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Plan Berezia, Gazteluko plazako 26. eta 27. zenbakietako eraikinetan oztopo arkitektonikoak kentzeko. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2018ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 01-MAR-18 (5/CU).
“Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko urriaren 10ean harturiko JOB 10-OCT-17 (3/CV) erabakia, hasiera batean onetsi baitzuen Gazteluko plazako 26. eta 27. zenbakietako eraikinetan oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia. Eraikinaren jabeen erkidegoa da desjabetzearen onuraduna, eta espedientea jendaurrean egon da iragarkia paratuta 2017ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 31n, baita bertako prentsan ere. Jendaurreko aldi horretan alegazioak aurkeztu dira, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 123.1.i) artikuluan nahiz aplikatzeko xedapenetan xedatuarekin, eta ikusirik espedientean jasotako txosten tekniko-juridikoa, erabaki da:
1.–Ezestea María Socorro Sancho Cilvetik aurkeztutako alegazioak, espedientean jasotako txostenean oinarrituz, onetsi eta erantsi baita.
2.–Behin betiko onestea Plan Berezia, Gazteluko plazako 26. eta 27. zenbakietako eraikinetan oztopo arkitektonikoak kentzeko.
3.–Deklaratzea onura publikokoa eta beharrezkoa dela Comedias kalean beheko solairuan dagoen lokalaren 6,15 metro karraturen okupazioa (erdisotoa Gazteluko plazan, 27. zenbakian), handik baitu sarbidea; beraz, Udalak desjabetzeko prozedurari ekinen dio, eraikin horretako jabeen erkidegoaren alde diharduen administrazio gisa.
4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta ale bat igortzea Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentura (Etxebizitza Zerbitzua).”
Iruñean, 2018ko martxoaren 8an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
ERANSKINA
Gazteluko plazako 26. eta 27. zenbakietako eraikinetan oztopo arkitektonikoak kentzea (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1803557