59. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Zirkulazioaren gaineko 2018ko udal zerga, borondatezko ordainketa

Honen bitartez Oteitzako herritarrei aditzera ematen zaie 2018ko apirilaren 30ean bukatuko dela Zirkulazioaren gaineko 2018ko udal zerga borondatez ordaintzeko epea. Helbideratu gabeko ordainagiriak Nafarroako Rural Kutxan ordaindu behar dira, egun hori bitarte. Helbideratutako ordainagiriak apirilaren hasieran igorriko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira. Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Oteitzan, 2018ko martxoaren 7an.–Alkate udalburua, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1803395