59. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Orbaizetako Udalak, 2017ko abenduaren 18an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2018ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta Electra Orbaizeta SLren aurrekontua. Erabakia 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an.

Jendaurrean egoteko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganda, behin betiko onetsirik gelditu dira Orbaizetako Udalaren 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hona hemen laburpena:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 48.985,25 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 15.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 13.350,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 90.753,43 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 25.231,20 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 127.500,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 32.251,12 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 353.071,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 89.291,31 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak:
114.369,28 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 800 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 14.150,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 74.460,41 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 60.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 353.071,00 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoa betez, argitara ematen da orok jakin dezan.

Orbaizetan, 2018ko martxoaren 9an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L1803521