2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2018an
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2018ko martxoaren 12tik apirilaren 30era izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2018ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, 948 012 012 Info-localera deituz edo www.olazti.com atariaren bidez. Helbideratutako ordainagiriak 2018ko apirilaren 11n kargatuko dira kontuetan.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.
Olaztin, 2018ko martxoaren 12an.–Alkatea, Mikel Azkargorta Boal.
Iragarkiaren kodea: L1803511