2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
6. poligonoko 11. lurzatiaren xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena
Los Arcosko Udalak, 2017ko apirilaren 28an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:
2016ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 23an, eman zen argitara Felipe Gómez de Segura Osések sustatu xehetasun-azterketari buruzko proiektua, Los Arcosko (Nafarroa) 6. poligonoko 11. lurzatikoa. Harrezkeroztik 20 egun baliodun igaro dira inork alegaziorik aurkeztu gabe.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 6/2017 Legegintzako Foru Dekretuan eta gaiari buruz indarrean diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, aho batez erabaki zen behin betiko onestea Los Arcosko (Nafarroa) 6. poligonoko 11. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Felipe Gómez de Segura Osések sustatua.
Los Arcosen, 2017ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 11. lurzatian (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1803713