1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
476/2018 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko eta zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.3 artikuluan xedatzen denez, zerbitzuetako zuzendariak eta ataletako, bulegoetako eta beheragoko unitateetako buruak hierarkikoki zer organoren mende dauden, horri egokituko zaio haien ordezkoak izendatzea, horretaz araudi berariazkorik ez baldin bada. Manu horren 6. apartatuaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten dena izan ezik.
Horrenbestez, aipatutako lege horrekin bat,
EBATZI DUT:
1. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako atalburu hauek eta hurrenkera honetan ordeztuko dute, aldi baterako, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria:
a) Aurrekontuen Kudeaketaren eta Goi Mailako Kargudunen Erregistroaren Ataleko burua.
b) Nominen eta Gizarte Segurantzaren Ataleko burua.
c) Langileriaren Erregistro Nagusiaren Ataleko burua.
2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako atalburu hauek eta hurrenkera honetan ordeztuko dute, aldi baterako, Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria:
a) Barne-Igoerako eta Aldi Baterako Kontratuetarako Ataleko burua.
b) Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Ataleko burua.
3. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako atalburu hauek eta hurrenkera honetan ordeztuko dute, aldi baterako, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria:
a) Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
b) Bateraezintasunen Araubidearen eta Lanorduen Kudeaketaren Ataleko burua.
4. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako atalburu hauek eta hurrenkera honetan ordeztuko dute, aldi baterako, Gizarte Prestazioen Zerbitzuko zuzendaria:
a) Montepioak eta Onura Sozialak Kudeatzeko Ataleko burua.
b) Laneko Arriskuen Prebentziorako Ataleko burua.
5. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako atalburu hauek eta hurrenkera honetan ordeztuko dute, aldi baterako, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendaria:
a) Prestakuntza eta Garapen Ataleko burua.
b) Psikologia Aplikatuaren Ataleko burua.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2018ko otsailaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (214/2015 Foru Agindua, irailaren 28koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.
Iragarkiaren kodea: F1803386