59. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Laburpena, babespeko kontzejuetan 2018an herriko
bestak egiteko diru-laguntzen deialdiarena

Udalak, otsailaren 22an egindako osoko bilkuran hartutako erabakia. Haren bidez, onesten dira babespeko kontzejuetan 2018an herriko bestak egiteko diru-laguntzen deialdiaren oinarri arauemaileak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 28.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 389640.

Laguntza Esteribarko talde, elkarte eta bizilagunendako da, Esteribarko Udalean sarturik dauden herrietan (babespeko kontzejuak) 2018an herriko bestak egiteko. Helburu horretarako 15.000 euroko kreditua izanen da gehienez. Eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Esteribarren, 2018ko martxoaren 13an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1803637