59. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, 2018ko euskarazko udalekuetarako
diru-laguntzen deialdi publikoarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 389762.

Alkatetzak martxoaren 9an emandako 114/2018 Ebazpenaren bidez, ontsi da 2018ko euskarazko udalekuetarako diru-laguntzen deialdi publikoa.

Lehena.–Onuradunak:

LHko edo DBHko ikasleak, laguntza eskaera egin eta gutxienez ere urtebete lehenagotik Oltza Zendean erroldatuta daudenak, eta zer ikastarotarako eskatzen den laguntza, hark dirauen bitartean.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzen xedea da hein batean finantzatzea D ereduko ikasleentzat antolatzen diren euskarazko udalekuetan parte hartzearen gastuak; horietan edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izanen dira.

Hirugarrena.–Oinarri arauemaileak:

http://www.ayuntamientoolza.com/eu/actualidad/tablon/

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 600,00 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaera horiek 2018ko irailean aurkeztuko dira.

Oltza Zendean, 2018ko martxoaren 9an.–Alkatea, Moises Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1803689