2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
2. aldaketa 2018ko aurrekontu luzatuan. Behin betiko onespena
2018ko aurrekontu luzatuan 2. aldaketa (goranzko doikuntza) egiteko erabakia 2018ko urtarrilaren 26ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batean eta 2018ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, otsailaren 15ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Doikuntza gastuen aurrekontuan:
GASTUAK | ZENBATEKOA |
VI. KAPITULUA | 166.800,00 |
GASTUAK, GUZTIRA | 166.800,00 |
Finantzabidea:
AURREKONTU LUZATUAREN MARJINA | 166.800,00 |
Castejonen, 2018ko martxoaren 9an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1803543