59. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa 2018ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2018ko martxoaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Berriobeitiko Udalaren 2018ko plantilla organikoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Berriobeitin, 2018ko martxoaren 9an.–Alkate udalburua, Juan M.ª Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1803518