59. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Hiri-jarduketako Plan Berezia SK2ko UE9ko 7. lurzatian
(9. poligonoko 419. lurzatia, Kaxernagaina). Behin betiko onespena

Osoko Bilkurak, 2018ko otsailaren 14an egindako bileran, besteren artean, erabaki hau onetsi zuen:

1.–Behin betiko onestea lehen adierazi Hiri-jarduketako Plan Berezia UE9ko 7. lurzatian (9. poligonoko 419. lurzatia, Kaxernagaina), Berako Udalak sustatua.

2.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea behin betiko onespen hau, bai eta haien barreneko hirigintza arauak ere.

3.–Erabaki hau nahiz onartutako Udal Hiri-jarduketako Plan Berezi honen ale bat eta emandako txosten teknikoak bidaltzea Nafarroako Gobernuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, hamar eguneko epean gehienez.

Akordio honen aurka paratu daitezke helegite hauetariko edozein:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabetez, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Beran, 2018ko martxoaren 12an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

ERANSKINA

Hiri-jarduketako Plan Berezia SK2ko UE9ko 7. lurzatian (9. poligonoko 419. lurzatia, Kaxernagaina) (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1803660