59. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena, Barañaingo Lagunak Udal Zerbitzuan kirol programak antolatzeko diru-laguntzen deialdia onesten duena, 2018ko irailaren 1etik 2019ko maiatzaren 31ra

Udal Zerbitzuaren Patronatuaren erabakia, 2018ko martxoaren 7koa

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 389417.

a) Onuradunak: Udalarentzat onuragarriak eta interesgarriak diren kirol jarduerak programatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta beste entitateak.

b) Xedea: kirol programa edo jarduerak antolatzea Lagunak Udal Zerbitzuan, entitate horrek dituen ataletan.

c) Oinarri arauemaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa:

82.100 euro 2018ko irailaren 1etik abenduaren 31ra.

68.200 euro 2019ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra.

e) Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun baliodun, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2018ko martxoaren 12an.–Alkatea, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1803603