2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGEZA
Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren eranskineko aldaketa. Behin betiko onespena
Agezako Kontzejuko Batzarrak, 2017ko abenduaren 21ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren eranskinean.
Onespen horren iragarkia 2018ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 29an, baita hogeita hamar egunean ikusgai eduki ere Kontzejuaren iragarki oholean, interesdunek azter zezaten eta, nahi izanez gero, erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez zitzaten.
Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iragan denez, behin betiko onetsi da aipatu ordenantza eta argitara eman, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz.
Agezan, 2018ko martxoaren 7an.–Alkate kontzejuburua, Javier Marco Apesteguía.
ERANSKINA
Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza
2018ko tarifak
Hornidura.
a) Hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta bera mantentzeko lanengatik:
1.–Kontagailua: 13,00 mm: 7,5 euro hiruhilekoan.
2.–Kontagailua: 25,00 mm: 18,50 euro hiruhilekoan.
b) Hornidurengatik:
1.–Etxean erabiltzeko: 0,62 euro.
2.–Etxean eta ureztaketan erabiltzeko:
Hilean 15 m³ bitarte: 0,58 euro.
Hilean 15 m³-tik goiti: 1,14 euro.
3.–Ureztatzeko: 1,14 euro.
4.–Etxean eta aisialdian erabiltzeko:
Hilean 15 m³ bitarte: 0,62 euro.
Hilean 15m³-tik goiti: 1,14 euro.
5.–Aisialdian erabiltzeko: 1,14 euro.
6.–Industrian eta abeltzaintzan erabiltzeko: 1,14 euro, hornidura sarearekin lotu gabe.
c) Harguneak edateko ura banatzeko eta/edo hondakin urak husteko sareekin lotzeagatik:
1.–Hornidura sareko hargunea: 309,00 euro.
2.–Saneamendu sareko hargunea: 370,00 euro.
d) Saneamendu kanona: ezarritako prezioak.
Iragarkiaren kodea: L1803483