59. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa espedientea goranzko doiketengatik 2018ra luzatutako 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2018ko urtarrilaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kredituen goranzko doikuntzen espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatutako legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2018ko otsailaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, argitara ematen da iragarkia.

Aldaketarako proposamena honako hau da:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1 1532 6190003

ZOLADURA, ERMITA ETA ISIDORO MELERO KALEETAN

14.514,99

1 1612 6370003

ERMITA ETA ISIDORO MELERO KALEETAKO SAREAK BERRITZEA

13.275,04

1 1532 6190004

ZOLADURA, AMAIA ETA BAKE KALEETAN

21.178,30

1 1612 6370004

AMAIA ETA BAKE KALEETAKO SAREAK BERRITZEA

14.339,46

GUZTIRA

63.307,79

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2018ko martxoaren 2an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1803516