1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
29/2018 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez eskolaldi etengabea edo eskolaldi malgua ezartzen da, 2018-2019 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan.
Hezkuntzako zuzendari nagusiak azaroaren 10ean emandako 538/2017 Ebazpenak Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Hezkuntza Berezikoetan, hala publikoetan nola pribatu itunduetan, eskolaldi etengabearen eta eskolaldi malguaren ezarpena arautzen du 2018-2019 ikasturterako.
538/2017 Ebazpen horretan ezarri zen nolako baldintzak bete behar zituzten ikastetxe eskatzaileek eskolaldi etengabearen edo eskolaldi malguaren ezarpena onesteko.
Behin azterturik ikastetxe eskatzaileek aurkeztutako proiektuak, eta egiaztaturik aipatutako baldintzak betetzen dituztela.
Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariaren aldeko txostena ikusirik, bidezko da 2018-2019 ikasturtean, modu esperimentalean, Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan eskolaldi etengabea edo eskolaldi malgua ezar dadila onestea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 2018-2019 ikasturtean, modu esperimentalean, Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan eskolaldi etengabea ezar dadila onestea, Hezkuntzako zuzendari nagusiak azaroaren 10ean emandako 538/2017 Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen direlako (I. eranskinean dago ikastetxe horien zerrenda).
2. 2018-2019 ikasturtean, modu esperimentalean, Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan eskolaldi malgua ezar dadila onestea, Hezkuntzako zuzendari nagusiak azaroaren 10ean emandako 538/2017 Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen direlako (II. eranskinean dago ikastetxe horien zerrenda).
3. 2018-2019 ikasturtean, modu esperimentalean, Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan eskolaldi etengabea ezartzeko eskaera ezestea, Hezkuntzako zuzendari nagusiak azaroaren 10ean emandako 538/2017 Ebazpenean ezarritako baldintzaren bat ez dutelako betetzen (III. eranskinean dago ikastetxe horien zerrenda).
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Ebazpen hau igortzea Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, baita Nafarroako Aldizkari Ofizialera ere, argitara dadin.
Iruñean, 2018ko otsailaren 6an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
I. ERANSKINA
2018-2019 ikasturtean eskolaldi etengabea ezartzeko aukeratu diren ikastetxeak
| IKASTETXEA | MOTA | HERRIA |
1 | La Cruz IP | Publikoa | Allo |
2 | San Miguel IP | Publikoa | Agoitz |
3 | La Balsa IP | Publikoa | Arroitz |
4 | Martín Azpilcueta IP | Publikoa | Barasoain |
5 | Araxes IP | Publikoa | Betelu |
6 | San Juan de Jerusalén IP | Publikoa | Cabanillas |
7 | Virgen Nievas IP | Publikoa | Deikaztelu |
8 | Santa Ana ikastetxea | Itundua | Lizarra |
9 | Andra Mari Ikastola | Itundua | Etxarri Aranatz eta Arbizu |
10 | Luis Fuentes IP | Publikoa | Lakuntza |
11 | Santa María IP | Publikoa | Los Arcos |
12 | Domingo Bados IP | Publikoa | Olazti |
13 | Lago de Mendillorri IP | Publikoa | Iruña |
14 | Ermitagaña IP | Publikoa | Iruña |
15 | Mendillorri IP | Publikoa | Iruña |
16 | San Francisco IP | Publikoa | Iruña |
17 | San Miguel IP | Publikoa | Uharte Arakil |
II. ERANSKINA
2018-2019 ikasturtean eskolaldi malgua ezartzeko aukeratu diren ikastetxeak
| IKASTETXEA | MOTA | HERRIA |
1 | Lizarra Ikastola | Itundua | Lizarra |
III. ERANSKINA
2018-2019 ikasturtean eskolaldi etengabea ezartzeko aukeratu ez diren ikastetxeak
IKASTETXEA | MOTA | HERRIA | ARRAZOIA |
Oihanzabal IP | Publikoa | Jauntsarats | (1) |
Gares IP | Publikoa | Gares | (2) |
(1) Haur Hezkuntzako ikasleentzako irakastorduak ez dira astean 25 ordura iristen, jolasaldiak barne, jantoki zerbitzua irakastorduetan ematen baita. (2) Aurkeztutako ordutegiak ez du bermatzen garraioaren eta ikastetxearen arteko koordinazioa. |
Iragarkiaren kodea: F1801842