59. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko martxoaren 7an hartua, Suministros y Servicios Unificados de Carrocería (Sunsundegui) SLk sustatutako enpresa-inbertsioaren proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzen duena.

Suministros y Servicios Unificados de Carrocería (Sunsundegui) SLk, 2017ko abenduaren 27an, Altsasun dituen instalazioak eraberritzeko proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzea eskatu zuen.

Enpresa Sustapenaren Zerbitzuak inbertsio proiektua ebaluatu duelarik, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa da foru lege hori).

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Suministros y Servicios Unificados de Carrocería (Sunsundegui) SLk Altsasun dituen instalazioak eraberritu eta handitzeko Inbertsio Plana foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordeari igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Suministros y Servicios Unificados de Carrocería (Sunsundegui) SLri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko martxoaren 7an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1803443