1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak otsailaren 8an emandako 16E/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez onetsi da enpresa eta profesionalei diru-laguntzak emateko deialdi bat, Nafarroan egiten diren zinemagintzako jaialdi eta lehiaketak antolatu eta garatzeko (GENERAZINEMA FESTIVALES).
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 388165.
Lehena.–Onuradunak.
Laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Profesionala izatea, merkataritza sozietatea edo sozietate zibila.
b) Sozietate bat bada, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen eratua izatea.
c) Helbide soziala eta fiskala Nafarroan izatea.
Bigarrena.–Xedea.
Deialdi honen xedea da Nafarroan 2017ko azaroaren 1etik 2018ko urriaren 31 arte egiten diren zinema jaialdi eta lehiaketak antolatzeko enpresa eta profesionalentzako laguntzak arautzea.
Zinema jaialdi eta lehiaketak dira, zinema ekoizpena eta ikus-entzunezkoak Nafarroan sustatu eta hedatzeko asmoz, egiten diren agerraldi, erakusketa eta, oro har, antzeko ekitaldi guztiak. Zinema jaialdi eta lehiaketek izaera kultural edo artistikoa izan beharko dute, eta gutxienez bi edizio eginak izan beharko dituzte.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak. 16E/2018 Foru Agindua.
Laugarrena.–Zenbatekoa: 30.000,00 euro.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Iruñean, 2018ko otsailaren 28an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1803504