1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak otsailaren 28an emandako 15E/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, “Azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko zinema enpresa eta profesionalentzako GENERAZINEMA EXPORTA laguntzen deialdia” izeneko diru-laguntzen deialdia onetsi da.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN kodea (identifikazioa): 388156.
Lehena.–Onuradunak.
Pertsona eta entitate hauek hartzen ahalko dituzte deialdi honetan ezarritako laguntzak:
a) Nafarroako Foru Komunitatekoak diren edo gutxienez ere 2017ko urtarrilaren 1etik Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik dauden pertsona fisikoak.
b) Merkataritzako sozietateak, sozietate zibilak, ondasun komunitateak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, nortasun juridikorik gabea.
Entitate horiek helbide soziala Nafarroako Foru Komunitatean izanen dute, eta jarduera bertan egin, gutxienez ere 2017ko urtarrilaren 1etik. Gainera, helburu sozial gisa, edo estatutuen arabera, xede edo helburu sozial izanen dute ikus-entzunezko edo zinema jarduerak egitea.
Bigarrena.–Xedea.
Deialdi honen xedea da azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko zinema enpresa eta profesionalentzako laguntzak arautzea. Laguntzok Nafarroako ikus-entzunezko sektore profesionalaren merkataritza ekintzei eta filmen erakusketari laguntzeko eta haien proiekzioa Foru Komunitatetik kanpora sustatzeko dira, eta banakako ebaluazioaren araubidean emanen dira.
Deialdi honen xedeko jarduerak 2017ko azaroaren 1etik 2018ko urriaren 31ra bitarte eginen dira, biak barne.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak. 15E/2018 Foru Agindua.
Laugarrena.–Zenbatekoa. 15.000,00 euro.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurkezten ahalko dira eskaerak, 2018ko urriaren 15era arte, egun hori barne.
Iruñean, 2018ko otsailaren 28an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1803503