1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
81E/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 9koa, Osasuneko kontseilariak emana, Lizarrako Osasun Barrutiko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Zerbitzuko buru den Javier Martínez de Morentin Garraza jaunaren izendapena luzatzen duena, merezimendu-lehiaketaren bidez esleitu baitzitzaion kargua bitarte baterako.
Otsailaren 28ko 163/2017 Foru Aginduaren bidez, Javier Martínez de Morentin Garraza jauna Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen, bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiruz ere egoteko aukerarekin karguaz jabetu zenetik burutza behin betiko betetzen ez den bitartean.
Javier Martínez de Morentin Garraza jauna 2017ko martxoaren 1ean jabetu zen lanpostuaz, eta ez da onetsi merezimendu-lehiaketaren deialdi publikoa. Lizarrako Osasun Barrutiko Zuzendaritzak haren izendapena luzatzeko eskatu du, zerbitzuaren beharrak direla-eta Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan bitarte baterako.
Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza arloko zerbitzuetako eta ataletako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Javier Martínez de Morentin Garraza jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.
Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,
AGINDU DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Javier Martínez de Morentin Garraza jaunaren kargualdia urtebete luzatzea, eta, beraz, Lizarrako Osasun Barrutiko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Zerbitzuko buru izendatzea 2018ko martxoaren 1etik aurrera, burutza hori behin betiko betetzen ez den bitartean.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea–Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari eta Profesionalen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2018ko martxoaren 9an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F1803457