58. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Interesdunak epatzea gora jotzeko errekurtsoan, administrari-ofizialaren lanpostuan aldi baterako
kontratuarekin aritzeko izangaien deialdian

18-00420 zk. duen Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Epaitegian aurkeztutakoa, honako hau dela eta: C mailako administrari-ofizialaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko, zizur nagusiko udalean sortzen diren beharrei erantzutearren eginiko deialdia.

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzordeak 2017ko irailaren 8an hartutako erabakiaren bitartez onetsi zen deialdia, C mailako administrari-ofizialaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko, zizur nagusiko udalean sortzen diren beharrei erantzutearren. Erabaki hori 2017ko urriaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 198. zenbakian argitaratu zen. María-Águeda Anaya Huarte andreak Alkatetzaren dekretuaren aurka, deialdian izangaien eta baztertuen behin-behineko zerrendaren onespenari buruzko berraztertzeko errekurtsoa izapidera ez onesteagatik, 18-00420 zenbakia duen gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Epaitegian.

Maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuari eman zion idazketa berrian, Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari buruzkoan, Nafarroako administrazio epaitegiaren aurrean eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluen aurrean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideei buruzkoak, espedientean interesdun gisa agertzen direnei dei egiten zaie aipatu epaitegian aurkeztera, gehienez ere iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hamar egun baliodunen epean.

Zizur Nagusian, 2018ko martxoaren 14an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera jauna.

Iragarkiaren kodea: L1803749