1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Barneko zuzendari nagusiak martxoaren 1ean emandako 55/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez diru-laguntzetarako deialdi bat onetsi da suhiltzaile boluntarioen udal elkartea duten eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu duten Nafarroako udalentzat.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 388218.
Iruñean, 2018ko otsailaren 28an.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.
Iragarkiaren kodea: F1803051