58. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hasierako onespena Udalaren Musika Eskolako
2018ko Plantilla Organikoa

Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuko Batzarrak, 2018ko otsailaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zizur Nagusiko Musika Eskolaren 2018ko plantilla organikoaren espedientea, baita haren tramitazioa ere.

Erabaki hori bete beharrez, jendaurrean egonen da entitate honen Idazkaritzan, aitzinetik iragarkia agertuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zizur Nagusiko Udalaren Musika Eskolaren iragarki oholean, hamabost egun baliodunean agertu ere, herritarrek edo interesa dutenek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.

Zizur Nagusian, 2018ko martxoaren 15ean.–Musika Eskolako Patronatuko burua, Mikel Apesteguia Sarasibar.

Iragarkiaren kodea: L1803750