58. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Itzako Kontzejuaren udal bulegoetan tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugarteak:

Aitzoaingo, Añezkarko, Berriobeitiko, Larragetako, Lotzako eta Oteitzako kontzeju-mugarteak eta Berriobeitiko Udaleko 20. poligonoa (Alfontso XII.aren Gotorlekuaren alderdia), Arazuriko eta Ororbiako kontzeju-mugarteak, Oltzako Udalekoa, Itzako kontzeju-mugartea, Itzako Udalekoa eta Itza-Larragetako 105. fazeria, Itza-Arazuriko 50. fazeria eta Aitzoain-Berriobeitiko, Añezkar-Oteitzako eta Berriobeiti-Lotzako fazeria-mugarteak.

Itzan, 2018ko martxoaren 9an.–Alkate udalburu eta barrutiaren titularra, Mikel Andueza Iturain.

Iragarkiaren kodea: L1803551