2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
2018ko karga-tasak
Ezkabarteko Udalak, 2017ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Zerga-tasa hauek onestea 2018rako:
1-1.–%0,1750eko karga-tasa ezartzea Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko.
1-2.–%4ko karga-tasa uztea Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko.
1-3.–%2,5eko portzentajea uztea Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, urte tarteen arabera aplikatu beharrekoa. Aplikatu beharreko tasa %15 izanen da.
1-4.–Egungo 1,10 indizea mantentzea, ekonomia-jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuotei aplikatzeko.
2. Honako tasa eta prezio publiko hauek onestea:
EZKABARTEKO UDALAREN KIROL INSTALAZIOEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ERREGELAMENDUAREN I. ERANSKINA
Udal kiroldegiko 2018ko tarifak
Abonamenduetarako 2018ko tarifak:
AUKERAK | HILABETEKO TARIFA | TARIFA BAKARRA |
Abonamendua jarduerekin | 18,11 euro | 150,90 euro |
3. adinekoendako gimnasia | | 95,57 euro |
KIROLDEGIKO PISTA |
Pista osoa, ordubetez eta argiarekin | 35,21 euro |
Pista osoa, ordubetez eta argirik gabe | 25,15 euro |
Hilabetea | 128,77 euro |
Hiruhilekoa | 376,75 euro |
PILOTALEKUA |
Pista osoa, ordubetez eta argiarekin | 15,09 euro |
Pista osoa, ordubetez eta argirik gabe | 7,55 euro |
Hilabetea | 48,29 euro |
Hiruhilekoa | 141,85 euro |
ERABILERA ANITZEKO ARETOA |
Ordu bat | 15,09 euro |
PRESTAKUNTZA GELA |
Ordu bat | 11,07 euro |
KIROLDEGIA (instalazio osoa) |
Egun erdia | 60,00 euro |
Egun bat | 100,00 euro |
Ekitaldiak | 500,00 euro |
–Txartelaren kopia: 3 euro.
–Ordainagiriak itzultzearen gastuak: 2 euro.
Salbuespenak:
–Tarifa edo prezio publikoa ordaintzetik salbuetsita egonen dira Ezkabarteko kirol elkarteak eta klubak, Udalak baimena ematen badie liga edo lehiaketetarako kirol instalazioak erabiltzeko, gehienez ere astean 6 orduz.
ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN TASAK
ARAUTZEN DITUENA
–Hornidura sareko hargunea: 535,19 euro.
–Hiruhileko kuota finkoa: 4,24 euro.
–Hornidura:
- 60 m³ bitarte hiruhilekoan: 0,2498 euro.
- 60 m³-tik gora hiruhilekoan: 0,7184 euro.
ORDENANTZA FISKALA, ESTOLDERIAREN ETA HONDAKIN-UREN ARAZKETAREN TASA ARAUTZEN DUENA
Saneamendu sareko hargunea: 357,13 euro.
ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATU
ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO LIZENTZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA
I. epigrafea.–Jarduera sailkatuak.
–Jarduera-lizentzia eta lizentzia berrien tramitazioa: 416,48 euro.
–Irekitzeko lizentzia: 208,24 euro.
–Jarduera eskualdatzea: 208,24 euro.
–Lokalaren egoera egiaztatzeko, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez duten lizentziak: 62,37 euro.
II. epigrafea.–Jarduera kaltegabeak.
–Irekitzeko lizentzia: 312,36 euro.
–Jarduera eskualdatzea: 208,24 euro.
III. epigrafea.–Lizentziaren definizio berria, kafetegi-taberna jarduerarako.
–Lizentziaren definizio berri bakoitzagatik, jarduera izenaren eta funtzionamenduaren araubidearen aldetik taberna berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko: 520,60 euro.
ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEAGATIK
ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
I. epigrafea.
–Antolamendurako plan partzial edo bereziak tramitatzea, edo udal planaren aldaketak: 520,60 euro.
II. epigrafea.
–Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: 468,54 euro.
III. epigrafea.
–Xehetasun-azterketak, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak eta haien aldaketak tramitatzea: 468,54 euro.
IV. epigrafea:
–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.
- IV.1. Finkak zatitu, banandu edo elkartzeko lizentziak: azaleraren arabera likidatuko dira.
–1.000 metro karratu edo zatiki bakoitza: 41,65 euro.
–Azalera txikiagoa bada: banandu edo elkaratzen den lurzati bakoitza: 41,65 euro.
- IV.2. Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak:
Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatuari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari karga-tasa hau aplikatuko zaio: %0,10, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutxieneko tarifa, 15,59 euro.
- IV.3. Lizentziak eraispen obretarako, eraikitze edo eraberritze lanetarako, instalazioetarako, zuhaitz-mozketarako, errotuluen instalaziorako eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzetarako, betiere aurreko ataletan ez badaude:
Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatuari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari karga-tasa hau aplikatuko zaio: %0,10, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutxieneko tarifa, 15,59 euro.
- IV.4. Eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak: 156,18 euro.
ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAREN, LURGAINAREN ETA LURPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIAK EGITEKO TASAK
ARAUTZEN DITUENA
I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak. |
I.1. Aldamioak, hesiak, obren edukiontziak etab., ekonomia-jarduera ez badira |
–Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko | 0,00 euro |
–Hilabetean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko | 3,12 euro |
–Urtean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko | 20,82 euro |
I.2. Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean | 12,47 euro |
I.3. Bestelako aprobetxamenduak |
–Egunean, metro karratu bakoitzeko | 0,52 euro |
–Hilabetean, metro karratu bakoitzeko | 1,56 euro |
–Urtean, metro karratu bakoitzeko | 12,47 euro |
(*) Aprobetxamendu berezietan, hala nola eremu publikoaren okupazioan edo merkatu txikietan, auzoetako festetan eta gainerako aprobetxamenduetan, elkarturik egoteagatik, osasun, garbiketa edo zaintza zerbitzuen esku hartzea behar dutenean, %100eko errekargua ezartzen ahalko da. |
II. epigrafea.–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak |
–Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko | 0,29 euro |
–Hilabetean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko | 6,56 euro |
–Urtean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko | 31,24 euro |
III. epigrafea.–Lurpeko aprobetxamendu bereziak |
III.1. Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko | 0,19 euro |
–Hilabetean, metro karratu bakoitzeko | 3,44 euro |
–Urtean, metro karratu bakoitzeko | 26,04 euro |
III.2. Gasbideak, metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean | 6,00 euro |
IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak |
Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, honako hauek ordaindu beharko dira | 52,06 euro |
ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTU ETA ATERATZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO ETA EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK
ARAUTZEN DITUENA. PASABIDEEN GAINEKO TASAK
–Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzea:
a) Gau eta eguneko pasabideak:
- 5 plaza bitarteko garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko, bide guztietan: 36,22 euro.
- 6tik 10 plazara bitarteko garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko, bide guztietan: 62,37 euro.
- 10 plazatik goitiko garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko, bide guztietan: 83,50 euro.
b) Ordutegi mugatuko pasabideak:
- 1. puntuko taula aplikatuko da, %50eko murrizketarekin.
c) Ibilgailuendako sarbideak:
- 1. puntuko taula aplikatuko da, %75eko murrizketarekin.
–Eremu publikoa aparkaleku esklusiborako erreserbatzea.
a) Bidaiariendako zerbitzu erregular edo eskatu ahalakoen abiaburuko, erdibideko edo helmugako geralekuetako aparkaleku esklusiboa, galtzadaren metro lineal edo haren zatiki bakoitzeko, bide guztietan: 32,19 euro/urtea.
b) Noizbehinkako beharrak direla-eta gertatzen diren erabilera desberdinetarako, metro lineal bakoitzeko, bide guztietan: 11,07 euro/eguna.
UDAL ORDENANTZA, EZKABARTEKO HILERRIEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA
–Lurpean ehorztea: 301,80 euro.
–Nitxoetan sartzea: 251,50 euro.
–Hobitik ateratzea: 201,20 euro.
ORDENANTZA, ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK
ETA ETXEKO ANIMALIAK EDUKITZEA ARAUTZEN DUENA
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko udal lizentziaren tramitazioa: 30,18 euro.
3. Erabaki honek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
Ezkabarten, 2018ko otsailaren 6an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.
Iragarkiaren kodea: L1801815