57. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Aldaketak ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Oibarko Udalak, 2017ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Ur horniduraren tasak eta hilerriari dagozkionak arautzen dituen ordenantzan. Iragarkia 2017ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 21ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aldaketa horiek behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Oibarren, 2018ko otsailaren 28an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

ORDENANTZA, UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. artikulua. Ur horniduraren zerbitzua emateko tarifak ondoko kontzeptu hauengatik izanen dira:

1.–Etxerako, industriarako eta lorategietarako ur hornidura:

a) Gutxieneko kontsumoa lauhilekoan (26 m³): 15,25 euro/lauhileko.

b) Gutxieneko kontsumotik gorakoa (26 m³): 0,65 euro/m³.

HILERRIKO ZERBITZU ETA JARDUEREN PREZIO PUBLIKOAK ETA BERTZE EHORZKETA ZERBITZUENAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

–Kolunbarioen alokairua 10 urtez luzatzea: 144 euro.

Iragarkiaren kodea: L1803454