2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRANTZU OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Irantzu Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2018ko otsailaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Abartzuzan, 2018ko otsailaren 16an.–Mankomunitateko burua, María Carmen Izcue San Martín.
Iragarkiaren kodea: L1803417