2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTEKO, CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA
1/2018 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2018ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 1ean, 2018ko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/202 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1/2018 ALDAKETA AURREKONTUAN
Kreditu-gehigarria
Kreditu-gehigarriaren espedientea, 21.728,82 eurokoa; haren bidez kreditua esleitzen da, gastu berariazko eta zehatz bat egiteko, hurrengo ekitaldira geroratzen ahal ez delako eta dagoen kreditua, aski ez bada ere, handitu ezin delako.
–Gastu goititua:
Azpiegituren Planeko obrak: erregulazio biltegiak: 21.728,82 euro.
Guztira: 21.728,82 euro.
–Finantzaketa:
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 21.728,82 euro.
Guztira: 21.728,82 euro.
Cintruenigon, 2018ko martxoaren 7an.–Mankomunitateko burua, Oscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L1803418