57. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Etxeko laguntza zerbitzuaren tasak. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2018ko martxoaren 6ko bilkura arruntean, aho batez (10 bertaratuen aldeko botoarekin) erabaki zuen hasiera batean onestea etxeko laguntza zerbitzuaren tasak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Buñuelen, 2018ko martxoaren 7an.–Mankomunitateko burua, Francisca Gil Palos.

Iragarkiaren kodea: L1803416