57. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hiri-jarduketarako plan berezia Ardoi sektoreko H-5A lurzatian. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2018ko martxoaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia Ardoi sektoreko H-5A lurzatian, Imirun SAk sustatua, lurzatiaren eraikigarritasuna handitzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Zizur Nagusian, 2018ko martxoaren 8an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1803427