57. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Herri-lurren desafektazioa, erabilera Tuterako Udalaren Ur Batzordeari lagatzeko, Montes de Cierzoko ur biltegia handi dezan. Onespena

Tuterako Udalak, 2018ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, onetsi zuen 582,80 m² eta 1.809,68 m² desafektatzea, 25. poligonoko 170. eta 171. lurzatietan, hurrenez hurren. Ondoren, horiek Tuterako Udaleko Ur Batzordeari lagatuko zaizkio, Montes de Cierzoko ur biltegia handitzeko. Aipatu desafektazioak Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena izan, eta hark ezarritako baldintzak bete behako ditu.

Bilkura horretan, Montes de Cierzoko ur biltegia handitzeko lurren erabilera lagatzea arautuko duen baldintza-agiria onetsi zen. Tuterako Udaleko Ur Batzordeak eginen du handitzea, eta 25. poligonoko 170. lurzatiaren 582,80 m²-ko zatia eta 171. lurzatiaren 1.809,68 m²-ko zatia ukitzen dira.

Halaber, erabaki zuen espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, interesdunek hura aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erabaki hau tramite egintza da, eta honen aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jendaurrean egon bitartean, Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Nekazaritza, 1. solairua) erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikusten ahalko dituzte interesdunek.

Tuteran, 2018ko martxoaren 1ean.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1802944