57. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Udalerri honetako bake epaile titularraren izendapenaren epea bukatzear dagoenez, Bake Epaileei buruzko 3/1995 Erregelamenduan eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatua bete dadin, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legeak eskatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak bildurik, bake epailearen kargua edo bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko interesa duen orok eskabidea aurkez dezan erregistro orokorrean, Herriko Etxean baitago.

Sartagudan, 2018ko martxoaren 8an.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.

Iragarkiaren kodea: L1803458