2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAIBAR
Aldaketa eraikingintza-ordenantza orokorraren 105. artikuluan. Hasierako onespena
Olaibarko Udalak, 2017ko abenduaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa xehatua Olaibarko Udal Planean, Eraikingintza-ordenantza orokorraren 105. artikuluan, Udalak berak sustatuta.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 77. artikuluei jarraikiz, hilabetean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Ezkabarten, 2018ko martxoaren 8an.–Alkatea, Mari Carmen Lizoain Osinaga.
Iragarkiaren kodea: L1803522