1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariak otsailaren 27an emandako 14E/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, gizarte ekimeneko entitateei Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programa eta etxebizitza arloko beste laguntza jarduketa batzuk garatzeko emanen zaizkien diru-laguntzen deialdia onetsi da.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsulta daiteke, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN kodea (identifikazioa): 387832.
Lehenengoa: Onuradunak. Gizarte Integraziorako Etxebizitzen Programaren esparruko jarduketak egiten dituzten gizarte ekimeneko entitateak, bai eta ingurune ahuletan herritarren arteko bizikidetza hobetzeko eta gizarte eta bizitegi arloko ekintzak garatzeko diru-laguntzak ere.
Bigarrena: Helburua. Gizarte Integraziorako Etxebizitzen Programaren esparruko jarduketak egiten dituzten proiektuak finantzatzea, bai eta ingurune ahuletan herritarren arteko bizikidetza hobetzeko eta gizarte eta bizitegi arloko ekintzak garatzeko proiektuak ere.
Iruñean, 2018ko otsailaren 26an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.
Iragarkiaren kodea: F1802881