2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
1/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena. Kreditu bereziak
Odietako Udalak, 2017ko abenduaren 12an egin osoko bilkura arruntean eta udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 1/2017 aldaketari buruzko espedientea, kreditu-gehigarria gaitzeko.
Espedientea jendaurrean egon da, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2018ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 17an), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.
Jendaurrean egon bitartean inork ez dio alegaziorik aurkeztu espedienteari, eta ez da alegaziorik jaso.
Horregatik guztiagatik, eta goian adierazitako arauetan xedatutakoa betez, aldaketa horren testua argitara ematen da. Hona hemen:
Gaia: 1/2017 aldaketa 2017ko aurrekontuetan. Kreditu-gehigarria.
–Gastuen partida berria sortzea:
PARTIDA | ALDAKETA MOTA | IZENA | ZENBATEKOA (euroak) |
1 9430 76801 | Kreditu berezia | Diru-laguntza kontzejuen inbertsioetarako | 9.000,00 |
–Finantzabideak: diru-sarreren partida hau handitu da:
PARTIDA | ALDAKETA MOTA | IZENA | GAUR EGUNGO ZENBATEKOA (euroak) |
1 29000 | Diru-sarrera handiagoak | Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga | 9.000,00 |
–Diruzaintzako gerakinaren egoera, aldaketen ondorioz:
Ez da aldaketarik izan diruzaintzako gerakinean.
Erripan (Odieta), 2018ko martxoaren 6an.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L1803415