57. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Odietako Udalak, 2017ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Behar zen iragarkia 2018ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8an, hamabost egun baliodunean bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten. Epe horretan, ordea, ez da alegaziorik bat ere aurkeztu ezta jaso ere. Hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluaren edukiaren arabera, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat hartzen da.

Hori guztia dela eta, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuarekin bat, haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 48.001,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 57.255,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 00,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 73.097,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 800,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 26.680,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 00,00 euro.

Gastuak, guztira: 208.833,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 93.464,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 14.500,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.670,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 97.990,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 9,00 euro.

7. kapitulua.–Transferentziak Administrazio Orokorretik toki entitatera: 1.200,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 208.833,00 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Erripan (Odieta), 2018ko martxoaren 7an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1803414