2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Alkatetzaren 2018ko martxoaren 12ko ebazpenaren bidez, alkateak Udaleko zinegotzi Fabiola Martínez Sanchoren esku utzi du 2018ko martxoaren 17an udaletxean ezkontza zibila egiteko eskudantziaren erabilpena.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Mendabian, 2018ko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1803545