2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Urbanizatzeko proiektua UE 6+8 exekuzio unitatean.
Behin betiko onespena
Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2018ko otsailaren 14ko ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko UE 6+8 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, UE 6+8 unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatua.
Argitara ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bateginaren 72. artikuluan xedatuarekin bat, testu bategin beraren 74. artikuluak ezarritako berezitasunekin.
Mendabian, 2018ko martxoaren 1ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1802942