57. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Zirkulazioaren gaineko zerga ordaintzeko borondatezko epea 2018rako

2018ko martxoaren 12tik apirilaren 11ra arte izanen da denbora ordaintzeko, borondatezko epean, 2018ko zirkulazioaren gaineko zerga.

Ordainagiriak helbideratuta ez dituzten ibilgailuen titularrek, ordainketa gaztigatzeko orriarekin, ordaintzen ahalko dute herriko edozein banketxetan, adierazitako epean.

Helbideratutako ordainagiriak banketxera bidaliko dira 2018ko martxoaren 12tik aitzina.

Kobratu gabeko ordainagiriei %5eko errekargua ezarriko zaie.

Zorra ordaintzen ez bada, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko da. Diru-bilketa premiamenduzko prozeduraren bidez eginen da, eta horrek ekarriko du Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan adierazitako errekarguak ezartzea.

Martzillan, 2018ko martxoaren 8an.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1803375