2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Santsoainen herri-lurren errentamenduari dagozkion
2018ko kuotak borondatez ordaintzeko epea
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2018ko martxoaren 26an bukatuko dela epea, Santsoaingo herri-lurretako laborantzako lurren errentamenduari dagozkion 2018. urteko kuotak borondatez ordaintzeko.
Nafarroako Rural Kutxaren edo La Caixaren edozein bulegotan ordaintzen ahalko da, ordainagiria aurkeztu ondotik.
Epe hori iragandakoan, errekarguak eta legezko korrituak aplikatuko dira, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.
Martxoaren 26an ordainagiri helbideratuak zergadunek emandako kontuetan kargatuko dira.
Iratxetan (Leotz), 2018ko otsailaren 26an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.
Iragarkiaren kodea: L1803594