57. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Karga-eskala berria hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan

Irurtzungo Udalak, 2018ko martxoaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1. Karga-eskala berria onestea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan, %25eko gehieneko tasa finkatuz. 19/2017 Foru Legearen 7.2 artikuluarekin bat (honen bidez 2/1995 Foru Legearen 13. xedapen gehigarria sortu zen), erabaki hau argitaratzen denetik aurrera gertatzen diren zerga-egitateei aplikatuko zaie.

2. Gehieneko koefizienteak onestea, sortzealdiaren arabera, 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera:

SORTZEALDIA

0,53

20 urtekoa edo hortik gorakoa

0,49

19 urte

0,43

18 urte

0,31

17 urte

0,176

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,06

4 urte

0,936

3 urte

0,1105

2 urte

0,1105

Urtebete baino gehiagokoak

0,05

Urtebetetik behera

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Irurtzunen, 2018ko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1803530