57. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOÑI

Deialdia, bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko

Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuarekin bat, deialdi publikoa iragarri da bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko.

Horretarako, 15 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eskaerak aurkez ditzaten udal bulegoetan; horietan, betiere, adierazi beharko dute erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela.

Aizpunen, 2018ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Gumersindo Indurain Cobos.

Iragarkiaren kodea: L1803423