2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALIPENTZU
2018ko karga-tasak. Hasierako onespena
Galipentzuko Udalak, 2018ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, onetsi zituen kontribuzio eta zergen 2018rako karga-tasak.
Aditzera ematen da Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 11. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz. Espedienteak interesdunen eskura egonen dira hogeita hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik zenbatzen hasita, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Galipentzun, 2018ko martxoaren 2an.–Alkatea, Juan Manuel Ferrer Moisés.
Iragarkiaren kodea: L1803012