57. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALIPENTZU

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Galipentzuko Udalak, 2018ko martxoaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko ekitaldirako plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak 276.ari buruz xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aipatutako jendaurreko epea iragaten bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsitzat hartuko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Galipentzun, 2018ko martxoaren 2an.–Alkatea, Juan Manuel Ferrer Moisés.

Iragarkiaren kodea: L1803011