2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FITERO
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ezen, ikusirik kokaleku berria proposatu dela, Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak eta oharrak egin ditzaten.
Sustatzailea: Javier García González. Jarduera: zerri-gizendegia. Kokaleku berria: 516., 330., 337., 338., 339., 340., 341., 342., 343., 344., 346., 347., 348. eta 2069. lurzatiak, gehi Fiteroko 2. poligonoko 328. eta 329. lurzatiak.
Fiteron, 2018ko martxoaren 8an.–Alkatea, Raimundo Aguirre Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1803425