2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
Aldaketa 2018ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Ziraukiko Udalak, 2018ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen hasiera batean 2018ko plantilla organikoan.
Hasierako onespen hori jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, 2018ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, otsailaren 15ean.
Aipatu den jendaurreko epea iraganik, inork ez duenez alegaziorik aurkeztu hasiera batean onetsitako agiriaren aurka, plantillaren aldaketa behin betiko onetsi, eta iragarki honen bidez argitaratzen da. Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatua bete beharrez, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak.
Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantilla organikoaren kontra errekurtso hauek para daitezkeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.
b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Lan-kontratudunak:
Lanpostua: liburuzaina (lanaldi partzialean). Kopurua: 1. Maila: C. Taldeko osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15,01. Berariazko betebeharra: elebiduna, B2 euskara maila. Egoera: hutsik.
Ziraukin, 2018ko martxoaren 8an.–Alkatea, Victoriano Goldáraz Carmona.
Iragarkiaren kodea: L1803429