57. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun-azterketa, Artiberri 2 sektoreko P01 eta P02 lurzatietan. Hasierako onespena

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko otsailaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa, Artiberri 2 sektoreko P01 eta P02 lurzatien lerrokadurak aldatzeko. Horren xedea da etxebizitza-eraikin bakar bat eraikitzea, bi dorre egin ordez, eta horrek ez du ekarriko bolumena handitzea edo lurzatien aprobetxamenduko unitateak aldatzea. Espedientearen sustatzailea: Apisa Área de Promociones Inmobilarias SL (B31472210).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Berriozarren, 2018ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1802943