57. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2018. urteko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Hasiera batean onetsi zen 2018ko plantilla organikoa 2017ko abenduaren 28ko osoko bilkuran, eta 2018ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, urtarrilaren 25ean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin bat. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, bidezkoa da hura behin betiko onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Hona hemen:

2018KO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

1. Lanpostuaren izena: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Administrazio egoera: hutsik.

2. Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %5. 19/2008 Foru Dekretuko osagarria: %2,99. Burutzako osagarria: %10. Administrazio egoera: jardunean.

3. Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: C. Administrazio egoera: zerbitzu bereziak.

Lan-kontratudun finkoak

4. Lanpostuaren izena: garbitzailea. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: -. Nafarroako eraikin eta lokalen garbiketako hitzarmena. Lanaldia: partziala. Administrazio egoera: jardunean.

Aldi baterako lan-kontratudunak

5. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: iraungitzeko lanpostua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %10. 19/2008 Foru Dekretuko osagarria: %2,99. Administrazio egoera: jardunean.

6. Lanpostuaren izena: turismo laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizioa. Maila: C. Jaiegunetako lanaldia. Administrazio egoera: jardunean.

Izenen zerrenda

–Zúñiga Urrutia, Maite. Araubide juridikoa: bitartekoa. Maila: A. Lanpostua: idazkaria. Egoera: jardunean.

–De Luis Belloso, Eugenio. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: D. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera: jardunean.

–De Luis De Miguel, M.ª Carmen. Araubide juridikoa: behin-behinekoa. Maila: D. Lanpostua: administrari laguntzailea. Egoera: jardunean.

–Chocarro Martín, M.ª Belén. Araubide juridikoa: behin-behinekoa. Maila: C. Lanpostua: turismo laguntzailea. Egoera: jardunean.

–Asenjo Elizalde, M.ª Nieves. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: garbitzailea. Egoera: jardunean.

Berbintzanan, 2018ko otsailaren 27an.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1803004