57. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

14E/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, gizarte ekimeneko entitateei Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programa eta etxebizitza arloko beste laguntza jarduketa batzuk garatzeko emanen zaizkien diru-laguntzen 2018ko deialdia onesten duena.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak xedatzen du botere publikoen jarduketek, besteak beste, funtsezko helburu hauek izanen dituztela gizarte zerbitzuen arloan: pertsona guztien bizi kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa bultzatzea gizartean, politikan, ekonomian, lan arloan, kulturan eta hezkuntzan, autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena bultzatzea, kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea, pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartzea eta haietaz arduratzea, eta gizarteak behar sozialak konpontzen parte har dezala bultzatzea, batez ere giza talde behartsuenak ordezkatzen dituzten entitateen bidez.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroan (ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua), gizarteratze arloan bermatu gabeko prestazioen artean agertzen dira gizarte integraziorako etxebizitzak eskuratzeko laguntzak eta gizarte bazterketaren arloan jarduten duten gizarte ekimeneko entitateentzako diru-laguntzak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko aurreikuspenekin bateragarri izan behar dute arau horiek. Foru lege horretan ezarrita dago onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzei dagokien araubide juridiko orokorra. Diru-laguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu, halako jarduerak egiten dituztenek eta diru-laguntza jasotzeko moduan daudenek aukera izan dezaten diru-laguntza eskuratzeko.

Era berean, irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, gizarte integraziorako etxebizitzen araubidea finkatzen du V. kapituluan.

Deialdi honen xedea da diru-laguntza horiek emateko oinarri arautzaileak ezartzea, bai gizarte ekimeneko entitateek Gizarte Integraziorako Etxebizitzen Programaren esparruko jarduketak egin ditzaten, bai ingurune ahuletan gizarte eta bizitegi arloko ekintzak eta herritarren arteko bizikidetza hobetzekoak garatu daitezen.

Deialdiak bide ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du diru-laguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira. Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek egokiak eta interes publikokoak direla, eta deialdia eta oinarri arautzaileak, legezkoak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. Gizarte ekimeneko entitateei Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programa eta etxebizitza arloko beste laguntza jarduketa batzuk garatzeko emanen zaizkien diru-laguntzen 2018ko deialdia onestea.

2. 300.000,00 euroko gastua baimentzea, 2018ko gastuen aurrekontuko “VAIS programa eta etxebizitza arloko beste laguntza jarduketa batzuk” izeneko 900003 91600 4819 231605 partidaren kargura.

3. Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau igortzea Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuari, Aurrekontuak Kudeatzeko Atalaren Kontabilitate Zentroari eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoari, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalari (DDBN) ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko otsailaren 27an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

I. ERANSKINA

Gizarte ekimeneko entitateei Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programa eta etxebizitza arloko beste laguntza jarduketa batzuk garatzeko 2018rako emanen zaizkien diru-laguntzen
deialdiaren oinarriak

Lehena.–Xedea eta helburuak.

1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean gizarte ekimeneko entitateei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea 2018ko ekitaldirako.

Deialdi honen babespean egin beharreko proiektuak bi jarduketa ildotan gara daitezke:

a) Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programan, alokatzeko modalitatean, parte hartu eta gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonek beren ingurunean gizarteratzeko behar duten laguntza profesionala jasotzen duten proiektuak.

b) Gizarteratze proiektuak, ingurune ahuletan gizarte eta bizitegi arloko ekintzak eta herritarren arteko bizikidetza hobetzekoak garatzera jotzen dutenak.

Horretaz gainera, proiektu horiek azpimodalitate hauetakoren bat eduki dezakete:

b.1) Nafarroako Foru Komunitateko udalerrietako eremu edo auzo behartsuetan egiten diren ekintzak, bizikidetza arazoen detekzio eta analisiaren bidez.

b.2) Esku-hartze sozialerako ekintzak egitea Nafarroako Foru Komunitateko udalerrietako eremu edo auzo behartsuetan, bizitegi arloko bereizte eta baztertze prozesuak gelditzeko/moteltzeko. Esku-hartze horiek ez dira diruz lagunduko, deialdi honen edo antzeko baten kargura, hiru aurrekontu ekitaldiz baino gehiagoz.

2. Deialdi honetatik kanpo utzi dira berariaz Gizarte Zerbitzuen Zorroan oinarrizko laguntzako prestazio bermatu gisa jasotako jarduketak, maiatzaren 22ko 32/2013 Foru Dekretuaren 24. artikuluan ezarritakoarekin bat. Foru dekretu horren bidez, Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen programa eta finantzaketa arloan garatzeko erregelamendua onetsi zen; orobat, diru-laguntzen deialdi honetatik kanpo daude beste deialdi publiko batzuen bidez berariaz finantzatzen diren proiektu eta jarduketak edo beste administrazio publiko batzuen eskumenekoak direnak. Eduki bakarra honako hau duten proiektuak baztertu egiten dira berariaz: kultur ekintzak eta aisialdikoak eta astialdikoak egitea eta eraikuntza eta/edo birgaitze lanak.

Bigarrena.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

Helburu horietarako 300.000 euro bideratu dira. Diru kopuru hori 2018ko aurrekontuetako “VAIS programa eta etxebizitza arloko beste laguntza jarduketa batzuk” izeneko 900003 91600 4819 231605 partidan dago erabilgarri.

Kopuru osoa jarduketaren modalitate hauen arabera banatuko da:

A modalitatea.–Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programan, alokatzeko modalitatean, parte hartu eta gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonek beren ingurunean gizarteratzeko behar duten laguntza profesionala jasotzen duten proiektuak. Modalitate honetarako 245.000,00 euro gordeko dira.

B modalitatea.–Gizarteratze proiektuak, ingurune ahuletan gizarte eta bizitegi arloko ekintzak eta herritarren arteko bizikidetza hobetzekoak garatzera jotzen dutenak. Modalitate honetarako 55.000,00 euro gordeko dira, honela banatuta:

b.1 modalitatea) 25.000,00 euro. Proiektuko gehienez ere 15.000,00 euro eskatzen ahal dira.

b.2 modalitatea) 30.000,00 euro.

Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzen onuraduna izateko, entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoak izatea, beren izaera juridikoaren arabera, eta, eskabideak aurkezteko epea bukatzean, Gizarte Zerbitzuen Erregistroan edo erregelamenduz dagokien erregistroan inskribatuta egotea.

b) Irabazi asmorik ez izatea.

c) Ordezkaritza iraunkorra izatea Nafarroako Foru Komunitatean.

d) Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea, eta zorrik ez izatea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin edo haren erakunde autonomoekin.

e) Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako gainerako debeku-egoeretan ez egotea.

f) A modalitateko jarduketetan:

–Etxebizitza eskuratzeko laguntza sozialeko programak gutxienez hiru urtez garatu izanaren esperientzia frogatzea, esperientzia horren gaineko ziurtagiriak aurkeztuta, non ez diren Eskubide Sozialetako Departamentuak finantzatu edo diruz lagundutako programak.

–Lankidetza akordioa sinatua izatea Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuarekin eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuarekin, edo sinatzeko prest egotea diru-laguntzaren kontzesioaren ebazpena jakinarazitakoan eta lehen ordainketa egin aurretik.

Laugarrena.–Jarduketek bete beharreko baldintzak.

Diru-laguntza jasotzeko, proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdi honetako 1. oinarriko xede eta helburuetarako eta Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluko printzipioetarako egokiak izatea.

b) Bat etorriko da modalitate hauetako batzuekin:

A modalitatea: Jarduketen asmoa izanen da bizitegi arloko bazterketak larriki ukituriko familiei erraztasunak ematea NASUVINSA sozietate publikoaren alokairu programan sar daitezen (NASUVINSAk sustatutako alokairu sozialeko etxebizitzak, sustatzaile pribatuenak edo NASUVINSAk kudeatutako Alokairu Poltsako etxebizitzak), bai eta Etxebizitza Zerbitzuaren diru-laguntzen berariazko deialdiaren babesean alokairuen merkatu libreko etxebizitzak lortzeko ere.

–Azkeneko bost urtean programa horretan sartu diren familiei laguntza soziala emateko jarduketak izanen dira, baldin eta aurreko deialdien babesean entitateren batekin sinatua badute laguntza horretarako Gizarteratze Akordioa.

–Jarduketa berriak, programan sartzeko erraztasunak ematera bideratuak. 2018an deialdi honen babesean gehienez ere 30 jarduketa berriri emanen zaie diru-laguntza. Entitate bakoitzak gehienez ere 7 eskaera berri egiten ahal ditu. Eskatutako jarduera berriak guztira 30 baino gehiago badira, entitate bakoitzari 5 jarduketa berri esleituko zaizkio, eta gainerakoa, halakorik balitz, unitateka banatuko da, lortutako puntuazioaren arabera.

Jarduerak 2018an egin beharko dira. Kontzesioaren ebazpena ematen den eguna hartuko da jardueren hasiera eguntzat, salbu eta entitate onuradunak lehenagoko bat adierazten badu berariaz, betiere deialdiaren urte naturalaren barnean.

B modalitatea: Bizitegi arloko banantze eta baztertze prozesuak gelditzera/moteltzera bideratutako jarduketak. Proiektuak eremu edo ingurune ahuletan egin behar dira, hau da, gizarteratzeko zailtasun handiak dituzten pertsona asko biltzen dituzten bizitegi eremuetan.

Modalitate honetan aurkezten diren proiektuek ekintza ildo hauetariko bati jarraitu beharko diote:

b.1.–Bizikidetza arazoen detekzioa eta analisia, eta gizarte eta bizitegi arloko diagnostikoa eta esku hartzeko proposamena prestatzea. Mota honetako proiektuetarako ez dira 15.000,00 euro baino gehiago eskatuko.

b.2.–Esku-hartze sozialeko ekintzak gauzatzea, honako jarduketa eremu edo inguruneetan: edo proiektuan proposatutako esku-hartzearen aurretik gizarte eta bizitegi arloko diagnostikoa dutenetan (gehienez hiru urteko antzinatasunekoa) edo esku-hartze soziala 2017. urtean egina dutenetan, aurreko hiru urteetan egindako diagnostikoan oinarrituta.

Jarduerak 2018an egin beharko dira. Kontzesioaren ebazpena ematen den eguna hartuko da jardueren hasiera eguntzat, salbu eta entitate onuradunak lehenagoko bat adierazten badu berariaz, betiere deialdiaren urte naturalaren barnean.

Bosgarrena.–Diru-laguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira jarduera garatzeko lortzen ahal diren beste batzuekin, horiek beste administrazio publiko batzuetatik, beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik edo partikularretatik etorri, Espainiakoak edo nazioartekoak izan.

Hala ere, diruz lagundutako zenbatekoak, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide bereki batzuekin baturik, ez du behin ere gaindituko entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua. Justifikazio hori entitatearen ziurtagiri bat aurkeztuz eginen da, eta bertan adieraziko da programarako jasotako diru-sarrerek ez dituztela gainditzen programak sortutako gastuak.

Seigarrena.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak izanik, deialdiaren epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

2. Gastu horiek 2018ko abenduaren 31ra arte egindako ondasun-emateenak edo zerbitzu-prestazioenak izanen dira, eta 2019ko otsailaren 10erako ordainduak egon beharko dira.

3. Gastu diruz lagungarriak multzo hauetakoak izan daitezke, eskatutako modalitatearen arabera:

A modalitatea:

Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programaren gastu diruz lagungarrietan kontzeptu hauek sartuko dira, A modalitatean:

a) Langileria gastuak: etxebizitza bat bilatzeko eta ingurunean txertatzeko prozesuan profesionalek familia onuradunei ematen dieten laguntzaren ondoriozko gastuak. Laguntza horretarako diru-laguntza ez da izanen kostu errealaren arabera finkatuko den gehieneko muga baino altuagoa eta, horretarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan zerbitzu ematen duten gizarte-laneko profesionalentzat ezarritakoa hartuko da kontuan. Kalkulu hori egiteko formula hau erabiliko da:

2018an eginen diren jarduketa berrien kopurua eta/edo laguntza jarduketen kopurua (4. oinarriko b) atalean adierazitakoaren arabera) bider 1.002,89 euroko modulua jarduketa bakoitzeko.

b) Langileen joan-etorrietarako gastuak, Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga gainditu gabe. Erabaki horren bidez jarraibideak eman ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enplegatuek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak onesteko (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

c) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak.

d) Zeharkako gastuak. Zilegi izanen da diru-laguntzari kopuru bat aplikatzea zeharkako kostuengatik. Zeharkako kostu horiek izanen dira entitate onuradunaren funtzionamendu gastu orokorrak (langileen gastuak, lokalenak, bulegoko materialenak eta bestelako gastu arruntak) eta programaren koordinaziokoak.

e) Aipaturiko b), c) eta d) ataletako gastuak, guztira, ez dira izanen eskatutako kopuru osoaren %10etik gorakoak.

B modalitatea:

Modalitate honetan diruz laguntzen ahal diren gastuak kontzeptu hauetakoak izan daitezke:

a) Proiektuko jarduerak egiteko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak:

a.1) Higiezinen alokairuak eta haiek erabiltzeak ekartzen dituen gastu arruntak. Entitatearen egoitzan egiten diren jardueren kasuan, hura alokatuta badago, entitatearen jarduera guztietan jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Aipatutako gastu arruntak zuzeneko gastu gisa diruz lagundu ahal izateko, jarduera horretarako bakar-bakarrik erabiltzen den lokal batean egin beharko da.

a.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak.

a.3) Langileria gastuak; haien barnean daude soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, eta/edo entitate onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa.

Langile gastuentzako diru-laguntza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan lan egiten duten profesionalentzat ezarritakoa izanen da, gehienez; koordinazio lanetarako langileen kasuan, haien profila ez da izanen gizarte-langileei dagokiena baino handiagoa.

a.4) Bidaiak eta dietak. Langileen mugikortasunari lotutako gastuak dira, jarduerak egitearekin lotura zuzena dutenak, betiere gainditu gabe Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enplegatuek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

a.5) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesional baten kontratazio puntualari dagozkion gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko kontratatzen den kasuetan.

a.6) Finantza gastuak. Sail honetan sartuko dira entitateak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta bankuari mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz. Kontzeptu horren barrenean egozten ahalko dira, bakar-bakarrik, diru-laguntzaren aurrerakina pagatu arte sortzen diren interesak eta, orobat, mailegua ireki eta ixteko gastuak. Banku kontuetako interes zordunak salbuetsita daude (kontu korronteetako zorpekoak).

Kreditu lerroa edo mailegua deialdi honetan aurkezten den proiekturako eskatu beharko da, zalantzarik gabe; horretarako, 2.000 euroko diru-laguntza emanen da gehienez. Entitateak diru-laguntzaren aurrerakinik eskatzen ez badu, finantza gastuak ez dira aintzat hartuko.

Diru-laguntzari dagozkion finantza gastuak kalkulatzeko, kontuan hartuko da banku entitateari eskatutako mailegua edo kreditua ez izatea proiektuaren guztirako kostuaren %70etik gorakoa. Bestela, ehuneko hori arteko hainbanaketa eginen da.

b) Zeharkako gastuak:

Proiektuaren zeharkako kostuengatik diru-laguntzari %10eko edo hortik beherako zenbatekoa aplikatzen ahalko zaio. Zeharkako kostu horiek entitate onuradunaren funtzionamendu gastu orokorrak izanen dira, alegia: bestelako langile gastuak, lokalenak, bulegoko materialenak eta bestelako gastu arruntak. Zeharkako gastuen %75 gutxienez Nafarroan egindako gastuak izanen dira.

4. Ez dira inola ere gastu diruz lagungarritzat hartuko ekipamendu eta ondasun inbentariagarriak, ez eta eraikuntzako materialak, protokoloko eta luxuzko gastuak (otorduak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, etab.) eta amortizazioak ere.

Zazpigarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Entitate eskatzaile bakoitzak eskaera bakar bat aurkez dezake proiektu modalitate bakoitzeko (A-B), horretarako prestatu den ereduaren arabera. Eredua Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusian (González Tablas, 7, 31005 Iruña) eta erakunde beraren webgunean (www.nafarroa.eus) eskuratzen ahalko da.

2. Entitate interesdunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztu beharko da eskabidea, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 egun naturaleko epean.

3. Eskaerak, ahal dela, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira. Interesdunek Eskubide Sozialetako Departamentuaren Erregistroetan ere (González Tablas, 7, 31005 Iruña) aurkezten ahal dituzte eskaerak, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16 artikuluan aurreikusitako tokietan. Gainera, eskaerak Nafarroako Gobernuarenak ez diren beste erregistro ofizial batzuetan aurkezten badira, aurkezpen horren berri eman beharko diote unitate kudeatzaileari, mezu elektronikoa bidaliz sincluss@navarra.es helbidera, aurkezpenaren egunean berean.

Posta bulegoen bitartez aurkezten diren eskaerek posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan aurreikusitako zehaztapenak bete beharko dituzte. Entitate eskatzaileek sincluss@navarra.es helbidera egun berean mezu elektroniko bat bidaliz iragarriko dute eskaera bidali dela.

4. Eskaera adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez da onartuko.

Zortzigarrena.–Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Entitate eskatzaileek Nafarroako Gobernuko eskaera orokorra aurkeztu beharko dute, honako agiri hauekin batera (agiri horiek jatorrizkoak edo fotokopiak izan beharko dira):

A) Entitate eskatzailearen agiriak:

a.1) Entitatearen estatutuak.

a.2) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat.

a.3) Entitateak helbide soziala Nafarroatik kanpora baldin badu, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ordezkaritza ireki dela dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Ziurtagiri horrek/horiek urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du/dute, deialdi hau argitaratzen den egunean.

a.4) Identifikazio fiskaleko txartela.

a.5) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak egina, entitateak, haren administratzaileek eta ordezkariek diru-laguntzen onuradun izateko debekurik ez dutela urratzen dioena. Debeku horiek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri dira.

a.6) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzaturiko ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak egunean dituela.

a.7) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak egunean dituela.

a.8) Diru-laguntzaren eskabidea sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzen duen agiria eta pertsona horren nortasun agiri nazionala.

a.9) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari diru-laguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko diru-laguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada.

a.10) Hala behar izanez gero, eta 14. oinarrian xedatutakoari dagokionez, diru-laguntzaren helburuak betetzeko diru-funtsak aurretiaz behar direla frogatzeko txostena, bai eta 6. oinarriko “finantza gastuak” izeneko a.7 puntuan xedatutakoaren ondorioetarako ere.

a.11) Nahi izanez gero, entitate eskatzaileek, diru-laguntza eskabidearekin batera, deialdi honen hemezortzigarren oinarrian araututa dagoen gardentasun betebeharra betetzeko behar den informazioa aurkez dezakete. Informazio hori eskaerarekin batera aurkezten ez badute, diru-laguntza jasotzen duten entitateek oinarri hartan ezarritakoa bete beharko dute, eta hilabeteko epea izanen dute informazio hori aurkezteko, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten edo, kasua bada, argitaratzen den egunetik hasita.

B) Baloraziorako dokumentazioa:

–Proiektuaren memoria inprimaki ofizialean, (A modalitatea edo B modalitatea) paperezko euskarrian eta informatikoan. Eredua Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko bulego nagusietan (González Tablas kalea, 7) eta erakunde beraren webgunean (www.cfnavarra.es/Ayudas y Becas) eskuratzen ahalko da.

–B modalitateko (b.2 azpimodalitateko) proiektuek aurkeztu beharko dute proiektuan proposatutako esku-hartzearen aurreko gizarte eta bizitegi arloko diagnostikoa (gehienez hiru urteko antzinatasunekoa), esku-hartze soziala justifikatzen duena.

–Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proforma fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta programaren ezaugarriez ongi jabetzeko eskaini nahi diren bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

2. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 9.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituzten agiriak edo administrazio honen esku dauden datuak badira, ez da beharrezkoa izanen a.1), a.2), a.4), a.8) eta a.9) letretan eskatzen diren agiriak aurkeztea. Kasu horretan, eskatzaileak zilegi izanen du agiri horiek ez aurkeztea, baina idatziz adierazi beharko du noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu zituen. Kasu horietan, agirietan aldaketarik izan ez bada, berriz aurkeztu beharrean, entitatearen ordezkariaren aitorpen bat aurkez daiteke, inguruabar hori azaltzeko.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, entitateek frogatzen duten antzinatasuna errespetatuko da, baldin eta pertsonifikatzeko formula juridikoa baizik aldatu ez badute, eta, betiere, alderdi hori entitatearen estatutuetan frogatzen bada.

Bederatzigarrena.–Diru-laguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

1. Diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izanen da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiak tramitatuko ditu eskaerak, eta, instrukzio organo gisa, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzua arituko da. Horrexek egiaztatuko du diru-laguntzak hartzeko betebeharrak betetzen diren, eta eskaerak baloratuko ditu ofizioz, oinarri hauen arabera.

3. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, ondotik aipatzen diren kasuetan interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean hutsegiteak zuzendu edo aginduzko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusita dagoenari jarraikiz:

a) Eskaeran identifikazio daturik ez agertzea, dela eskatutako diru-laguntzari dagozkionak, dela entitate eskatzaileari buruzkoak.

b) Zortzigarren oinarriaren A) ataleko dokumentazioan akatsak edo hutsak izatea.

c) Aurrekontua aldatu beharra dakarten arazoak (akats aritmetikoak, okerreko datuak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk). Horren ondorioz, gauzak argitzeko eskatzen ahalko da, eta instrukzio organoak aldaketak edo murrizketak ezartzen ahalko ditu akats edo datu zehaztugabe horiei aurre egiteko.

d) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluan ezarritako kasuetako edozein.

Gainerako kasu guztietan, eta, bereziki, baloratzeko aurkezten den dokumentazioari lotutako kasu guztietan, ez da zuzentzeko aukerarik izanen.

Hamargarrena.–Eskaeren balorazioa eta diru-laguntzaren zenbatekoa nola finkatuko den.

Gauzatutako proiektuetarako guztira 300.000,00 euroko aurrekontua izanen da erabilgarri, 2018ko gastuen aurrekontuko “VAIS programa eta etxebizitza arloko beste laguntza jarduketa batzuk” izeneko 900003 91600 4819 231605 partidaren kargura:

  • 245.000,00 euro, A modalitateko proiektuetarako.
  • 55.000,00 euro, B modalitateko proiektuetarako, honela banatuta:
  • 25.000,00 euro b.1 modalitaterako. Proiektuko gehienez ere 15.000,00 euro eskatzen ahal dira.
  • 30.000,00 euro b.2 modalitaterako.

Guztira esleitutakoa ematen ez bada, beste modalitatera bideratzen ahalko da soberakina, irizpide hauei jarraikiz:

–A modalitateko soberakina hurrenkera honetan esleituko da: b.2 eta b.1.

–b.1 azpimodalitateko soberakina hurrenkera honetan esleituko da: A eta b.2.

–b.2 azpimodalitateko soberakina hurrenkera honetan esleituko da: A eta b.1.

1. Eskaerak bereizirik eta zein bere aldetik baloratuko dira, modalitate eta/edo azpimodalitate bakoitzaren arabera (2. oinarrian adieraziak), 0tik 100 puntura arteko eskala erabiliz, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

2. Diru-laguntzarako eskaera baiesteko, esku-hartzeak gutxienez ere 50 puntu lortu beharko ditu, eta horietatik 40 gutxienez “b” atalari lotutakoak izanen dira.

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa eskatu eta onartzen den aurrekontuaren %100 adinakoa izanen da; A modalitaterako diru-laguntza ezin izanen da aurreikusitako 28 jarduketa berrientzat baino gehiagorentzat zabaldu.

4. Balorazio positiboa lortzen duten eskaeren zenbateko guztiek aurrekontuetan horretarako ezarrita dagoen kreditua gainditzen badute, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta diru-laguntzak muga horretaraino banatuko dira. Prozedura horren arabera diru-laguntza eskuratzen ahal duen azken proiektuarentzako diru-laguntza proposatuko da baldin eta haren kontzesioa eraginkorra bada, eta horretarako hurrengo oinarrian aurreikusitako tramiteari jarraituko zaio.

Hamaikagarrena.–Birformulazioa.

Diru-laguntzaren proposamenaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran ageri dena baino txikiagoa baldin bada, instrukzio organoak eskaera berregiteko eskatzen ahalko du, konpromisoak eta baldintzak egokitu daitezen ematen ahal den diru-laguntzaren arabera, betiere hasierako xedea eta ezaugarriak errespetaturik. Aldatutako proiektu horren aurrekontua ez da txikiagoa izanen proposatutako diru-laguntzaren zenbatekoaren eta, halakorik badago, hasiera batean antzeko baldintzetan aurreikusitako kofinantzaketaren batura baino (eskaeran ageri den kofinantzaketa portzentaje bera mantenduko da).

Hamabigarrena.–Prozeduraren ebazpena.

1. Prozedura instruiturik eta aurkeztutako eskaerak ebazteko proposamena egin ondoren, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiari dagokio ebazpena ematea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenen ondorioz.

2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

3. Ebazpen horretan honako hauek agertuko dira: diru-laguntzak zer eskatzaileri esleitu zaizkion, laguntzen helburua, zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea, eta gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak, Diru-laguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

Hamahirugarrena.–Jakinarazpena eta argitalpena.

Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate interesdunei, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da.

Hamalaugarrena.–Diru-laguntza ordaintzea.

1. Diru-laguntza aldez aurretik ordainduko da, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, baldin eta gizarte ekimeneko entitateek ez badute aski baliabiderik diru-laguntza jaso duen jardueraren gauzatzea behin-behinekoz finantzatzeko, betiere behar bezala frogatzen badute.

Horretarako, entitateak aurkeztu beharko du funts horniduraren beharra frogatzen duen dokumentazioa, honako hauek erantsita: likideziaren behar iragankor hori frogatzen duen txostena, ordezkariaren ziurtagiri bat, entitatearen izenean dauden banku kontuak agertzen dituena, bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, eta entitateko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, horren bidez azalduz zergatik ezin diren erabili baliabide eskuragarriak deialdi honetan diruz lagundutako jarduera garatzean, edo diru-laguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar direla frogatzen duen beste edozein ziurtagiri.

2. Ordainketa aurreratzen ahal den kasuetan, aldez aurretik gardentasun betebeharra betetzen dela frogatu beharko da.

3. Ordainketa aurreratua egitea bidezkoa ez den kasuetan, jarduera egin dela justifikatu ondoren ordainduko da diru-laguntza, 15. oinarrian adierazitakoari jarraikiz. Ordainketa partzialak egiten badira, ordainketa proportzionalak izanen dira, behin gastuak eta kofinantzaketa –horrelakorik bada– justifikatu ondoren.

Hamabosgarrena.–Justifikazioa.

1. Entitate onuradunek diruz lagundutako proiektuaren gauzatzeari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dute (partziala edo azkenekoa, zer dagokion), inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan. Eredua Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuan eskura daiteke, edo Nafarroako Atarian (www.navarra.es).

2. Azken txostenak edo txosten partzialak justifikazio-kontuaren itxura izanen du, eta gastua justifikatzen duten agiriekin batera aurkeztuko da. Hurrengo alderdi hauek jasoko ditu:

2.1. Tarteko ordainketak egiteko txosten partziala:

a) Justifikazio teknikoa:

Proiektuaren bilakaerari buruzko tarteko txosten laburra, ezarritako ereduaren araberakoa, kronograma batean diruz lagundutako jardueren exekuzioa adieraziz, finkatutako helburuen (orduak, prezioa, parte-hartzaile kopurua, etab.) eta gastatutako diru kopuruaren arabera. Tarteko txosten horiek aurkezturik ere, programaren azken txostena aurkeztu beharko da hura bukatutakoan.

A modalitatean honako hau ere aurkeztu beharko da:

a.1) 2018. urtean Gizarte Integraziorako Alokairuko Etxebizitzen programaren jarduketa berriak egiteko. Familia-unitatea etxebizitzan sartu eta hiru hilabetera, jarraipen txosten bat aurkeztuko da.

a.2) Laguntza sozialeko jarduketak, programa horretan aurreko bost urteko epean sartu diren familientzat: ekitaldiaren azken hiruhilekoan, jarduketei egindako jarraipenaren gaineko txostenak aurkeztuko dira.

b) Justifikazio ekonomikoa:

b.1) Diru-laguntzaren xedeko proiektuari aplikatutako gastuen zerrenda, honako hauek zehaztuta: agiri zenbakia, kontzeptua, emailea, igorri zeneko data, zenbatekoa eta egiazki noiz pagatu den. Zerrenda horrekin batera, gastuaren eta ordainketaren frogagiriak modu digitalean aurkeztu beharko dira (CD edo USB euskarrian), lehen aipatutako gastuen zerrendan deskribatutako ordenari jarraikiz. Egiaztagiri gisa, banku-laburpenak, ordainagiriak eta fakturak onartuko dira bakarrik, eta horietan jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua, prezioa eta ordaintzeko modua adierazi beharko dira, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi baitzen. Organo kudeatzaileak posta elektronikoz bidali beharko die entitateei onartutako gastuen zerrenda, haiek dagozkien aldaketak barne, baldin badaude, eta sinadura digitalaren bitartez sinatu beharko du onartu den dokumentazioa Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiaren aurrean egiaztatuz, jasotako diru-laguntza justifikatzeko.

b.2) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzaturiko ziurtagiria, digitalizatua (CD edo USB euskarrian), eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak egunean dituela.

b.3) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, digitalizatua (CD edo USB euskarrian), eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak egunean dituela.

b.4) Diru-laguntzaren bidez finantzaturiko langileen lan-kontratuak, digitalizatuak (CD edo USB euskarrian), eta dagokien ikasketa tituluak, aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuak ez baditu.

b.5) Entitateak egindako ziurtagiria, digitalizatua (CD edo USB euskarrian), proiektuan benetan aritu diren langileen gastua egiaztatzeko.

b.6) Entitateak egindako ziurtagiria, digitalizatua (CD edo USB euskarrian), justifikazioko kontuan inputatutako zeharkako gastuen portzentajea egiaztatzeko.

2.2. Proiektua bukatu ondoren, eta betiere 2019ko otsailaren 9a baino lehen (egun hori barne), entitateak proiektua gauzatu dela justifikatzen duen azken txostena aurkeztu beharko du, eredu ofizialaren arabera, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusian:

a) Proiektuaren exekuzioari buruzko txosten teknikoa, eredu ofizialaren arabera prestatua, gutxienez honako atal hauek jasoko dituena, aurkeztutako proiektuan adierazitakoarekin bat:

–Lortutako helburuen zehaztapena.

–Lortutako emaitzak.

–Egindako jarduerak.

–Egindako jarduerak egiaztatzeko iturriak.

b) Proiektuaren emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak), kontzeptuen arabera sailkaturik.

c) Diruz lagundutako proiektuaren justifikazio ekonomikoa, oinarri honen aurreko paragrafoetan hurrengo ordainketak egiteko ezarritako baldintza beretan.

d) Onetsitako aurrekontua eta gauzatutakoa erkatzen dituen taula, desbideratu dena adierazita.

e) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita jarduera garatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.

f) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non proiektuko langileek finantzaturiko programetan egin dituzten lanaldien egozpena zehaztuko baita.

g) Justifikatzen den gastua ez bada iristen aurreratutako edo kontura ordaindutako guztizko zenbatekora, frogagiri bat aurkeztu beharko da erakusteko diru-sarrera bat egin dela Eskubide Sozialetako Departamentuaren alde, aurreratutako edo kontura ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa, deusetan galarazi gabe diru-laguntzaren espedientea ixten duen ebazpenean ezartzen dena. Diru-sarrera horren bidez entitateak adieraziko du itzuli duen zenbatekoari uko egiten diola.

Entitate onuradunak organo kudeatzaileari eskatuko dion ordainketa-gutunaren bidez eginen da diru-sarrera.

h) Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzizko, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzearen edo martxa onaren berri emateko.

3. Jarduerak, diru-laguntzaz gain, funts berekiekin edo bestelako diru-laguntza edo baliabideekin finantzatu direnean, azken justifikazioan –edo justifikazio partzialetan, hala balegokio– diru-laguntza horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela. Hala ez bada, ordaindutako zati proportzionala itzuli beharko da.

4. Diru-laguntzaren azken ordainketarako eskubidea ematen duen azken txosten partziala aurkezteko mugaeguna 2018ko azaroaren 30a izanen da, eta alderdi hauek azalduko ditu gutxienez:

A modalitatea: Jarduera egin dela frogatzen duten txosten sozialak, hamabosgarren oinarri honen 2.1 puntuan azaltzen denaren arabera. Kasu honetan, aurkeztutako txosten kopuruaren arabera kalkulatuko da ordainketa, eta modulu honi jarraikiz eginen da likidazioa: kontzesio osoa zati onetsitako jarduketa kopurua.

b.1 modalitatea: Gizarte eta bizitegi arloko diagnostikoari buruzko txostena eta kontzesioa eragin duen esku-hartze proposamenarena. Kasu honetan, kontzesioaren guztirakoa osatu arte ordainduko da.

b.2 modalitatea: Hamabosgarren oinarri honen 2.1 puntuan ageri den justifikazioa; justifikatutako kopurua ordainduko da kasu honetan.

Edonola ere, diru-laguntza ordaintzeko azken justifikazio honek entitate onuraduna ez du salbuesten gauzatutako proiektuaren azken justifikazioa aurkeztu beharretik; horretan jarduera guztiaren justifikazio teknikoa eta ekonomikoa sartuko dira, eta horiei frogagiriak erantsiko zaizkie, betiere hamabosgarren oinarri honetan ezarritako moduan.

5. Azken txostena, beranduenez, 2019ko otsailaren 9an aurkeztu beharko da, egun hori barne.

Hamaseigarrena.–Hornitzaileak hautatzea eta azpikontratatzea.

1. A) modalitateari dagokionez, ezin da azpikontrataziorik egin, alegia, beste batzuekin hitzartzea diru-laguntzaren xede den jardueraren betetze partziala.

2. B) modalitatean, entitate onuradunak hirugarrenekin azpikontratatzen ahalko du diru-laguntzaren xede den jardueraren betetze partziala; horretarako, diruz lagundutako aurrekontuaren %50 erabiltzen ahalko du, gehienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Onuradunak berak egiten badu diru-laguntza jasotzen duen jarduera, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu honetatik kanpo geldituko da.

3. Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako portzentajeekin eta zehaztapenekin bat, azpikontratazioa egitean, gehienbat desgaitasuna duten langileek edo bazterketa egoeran daudenek osatutako enpresei edo entitateei emanen diete lehentasuna entitate onuradunek, betiere entitate horiek egin ditzaketen prestazio edo jarduerak badira, nolakoak diren ikusita. Entitate onuradunak ez badu lehentasun hori aplikatzen, arrazoibidez justifikatu beharko du diru-laguntza kudeatzen duen zerbitzuan.

4. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundutako gastuak aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko baldin badira eta 12.000,00 euro baino handiagoak badira, organo emaileari frogatu beharko diote enpresa edo entitate hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Kontsulta-tramitearen gaineko dokumentazioa eta eskaintzak gorde egin beharko ditu entitate onuradunak. Kontu horiek agiri bidez frogatu beharko ditu diru-laguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratua sinatu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapenaren arrazoiei buruzko txosten labur bat aurkeztuko da.

5. Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak behar adina ez direnean.

Hamazazpigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Entitateek honako hauek bete beharko dituzte:

a) Diru-laguntza lortzen duten entitateek, etxebizitzaren eta eskubide sozialen arloko departamentu eskudunarekin lankidetza akordiorik sinatua ez badute, kontzesioaren ebazpena jakinarazitakoan eta ordainketa egin aurretik sinatu beharko dute.

b) Diru-laguntza ematea eragin duen programa gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea.

c) Oinarri arautzaileotan aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta azkenekoak, adierazitako egunetan aurkeztea.

d) NASUVINSA sozietate publikoaren alokairu programan sartzeko aurreko urteetan egindako jarduketen jarraipenari buruzko txostenak aurkeztea. Jarduketa bakoitzerako jarraipen txosten bat egin beharko da, urteko azken hiruhilekoan aurkeztuko dena. Jarduketa ixtea dagokion kasuetan, programan izandako ibilbidearen balorazio orokorra jasoko du txosten horrek.

e) Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuari jakinaraztea proiektuari esleitutako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, diru-laguntza ematean onartutako langile gastuak osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.

f) Proiektuen zabalkundea eta publizitatea egitean, diruz lagundutako entitateek diru-laguntza nork eman dien adierazi beharko dute, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak uztailaren 2an emandako 212/2010 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat. Gainera, foru agindu horren 2. artikuluaren baldintza orokorrak eta 4.1 b) artikuluaren berariazko baldintzak bete beharko dituzte.

g) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

h) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

i) Kontzesio urtearen ondorengo urteko otsailaren 10a baino lehen, diru-laguntzaren xede den proiektu bakoitzaren betetze maila neurtzeko datu kuantitatibo eta kualitatiboak biltzen dituen ebaluazio memoria aurkeztea Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusian, horretarako dagoen ereduaren arabera prestatua. Eredua Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiaren bulego nagusietan eta haren webgunean izanen da entitate interesdunen eskura. Nahi izanez gero, entitate onuradunak bestelako agiriak aurkezten ahalko ditu, idatziak edo grafikoak, diruz lagundutako programa ongi egin dela bermatzeko.

j) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legedian ezarritako kasuetan, harturiko funtsak itzultzea.

k) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

l) Eskubide Sozialetako Departamentuaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, proiektua gauzatzea nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen direnean. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, gastu diruz lagungarri bakoitzaren %5eko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Programa aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren inguruko behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala adierazi beharko dira, betiere diruz lagundutako proiektua egiteko epea bukatu baino lehen. Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, diru-laguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabehera eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo azken txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernutik kanpoko finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

Hemezortzigarrena.–Gardentasun betebeharra.

Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasunerako betebeharrak arautzen dituen 59/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan jasotako entitateak behartuta daude betetzera Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasun baldintzak, baldin Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen baditu eta bi inguruabar hauek gertatzen badira:

a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren urteko negozio-zifraren edo aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako urteko negozio-zifra edo aurrekontua honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo aurrekontu gauzatua.

b) Hala badagokio, diru-laguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua edo negozio-zifra, halakorik baldin badago.Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute diru-laguntzarik jasotzen badute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzaren lanaldi mota gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio.

Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean diru-laguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak ukatu gabe, betetzen ez badira, onartutako diru-laguntza ordaindu gabe utziko da, eta zerbait kobratu bada, itzuli egin beharko da, eta aurrerakinak ere bai, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hemeretzigarrena.–Ez-betetzeak.

1. Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, proiektua gauzatzen ez bada, diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da diru-laguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

2. Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, diru-laguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren ikusita.

3. Ez-betetzeetan maila desberdinak egonen dira, honako hauen arabera:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Txostenak epetik kanpo aurkezten direnean, zenbat egun iragan diren.

4. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan xedatutakoari. Itzulketa eskatzeko prozedura 12 hilabeteko epean ebatziko da, hasten denetik kontatuta.

Hogeigarrena.–Bidezko diren administrazio errekurtsoak.

1. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

2. Aplikazio egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat.

Hogeita batgarrena.–Aplikatu beharreko arauak.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaz gain, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

II. ERANSKINA

Proiektuak baloratzeko irizpide objektiboak. VAIS programa eta Ingurune ahuletan egiten diren gizarte eta bizitegi arloko ekintzak

A.–Erakundearen bidezkotasuna (%18) (18,00 puntu).

(A eta B modalitateak).

a.1.

Oinarri soziala eta ezarpena Nafarroan

(3,00 puntu bitarte)

a.1.1.

Jarduera urteak, erregistroko inskripzioaren arabera (0,10 puntu, urteko)

(1,00 puntu bitarte)

a.1.2.

Bazkide kopurua, eskala honen arabera

(1,00 puntu bitarte)

>300 bazkide

1,00 puntu

50-300 bazkide artean

0,50 puntu

<50 bazkide

0,00 puntu

Fundazioen kasuan

0,50 puntu

a.1.3.

Entitateko zuzendaritza edo ardura karguetan dagoen emakume kopurua, eskala honen arabera:

(1,00 puntu bitarte)

%50 eta hortik gora

1,00 puntu

%20tik gora eta %50etik behera

0,50 puntu

<%20

0,00 puntu

a.2.

Gaitasun finantzarioa

(7,00 puntu bitarte)

a.2.1.

Aurreko urteko emaitza ekonomikoen azterketa (entitatearen diru-sarreren eta gastuen arteko aldea)

(3,00 puntu bitarte)

Superabita (Diru-sarr.> Gast.)

3,00 puntu

Oreka (Diru-sarr. = Gast.)

2,00 puntu

Defizita %10etik beherakoa [(Diru-sarr.- Gast.)/Gast. < - %10]

1,00 puntu

Defizita %10etik gorakoa

0,00 puntu

a.2.2.

Entitatearen aurreko urteko finantzabideen azterketa

(4,00 puntu bitarte)

Finantzabide pribaturik bada, eskala honen arabera

(2,00 puntu bitarte)

Diru-sarrera guztien %30 baino gehiago

2,00 puntu

Diru-sarrera guztien %15 baino gehiago

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

Finantzabide asko badaude, eskala honen arabera

(2,00 puntu bitarte)

Nafarroako Gobernuaz gainera, > 4 finantzabide ezberdin

2,00 puntu

Nafarroako Gobernuaz gainera, > 2 finantzabide ezberdin

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

a.3.

Gaitasun operatiboa eta esperientzia gizarteratze lanaren arloan

(8 puntu bitarte)

a.3.1.

Azkeneko 4 urteotan gizarteratze lanaren arloan egindako jarduera/proiektu kopurua.

(0,50 puntu proiektuko; proiekturik ez badago, 0,00 puntu)

(2,00 puntu bitarte)

a.3.2.

Entitateak kontrataturiko pertsonak

(0,50 puntu lanaldi oso bakoitzeko; lanaldia laburragoa bada, proportzioan dagokiona)

(2,00 puntu bitarte)

a.3.3.

Prestakuntzako praktiketan ari diren pertsonak

(2,00 puntu bitarte)

a.3.4.

“Auditoretza soziala” egiten dute edo kalitate sistema homologatua dute

(1,00 puntu bitarte)

a.3.5.

Genero berdintasunerako plan bat ezarria dute

(1,00 puntu bitarte)

B.–Proiektuaren kalitate teknikoa.

A modalitaterako (%82) (82,00 puntu).

b.1.

Helburuen, emaitzen eta jardueren arteko koherentzia aztertzea

(20 puntu bitarte)

Hau da, helburuen, jardueren eta emaitzen artean koherentziarik ba ote dagoen aztertuko da: jarduera horiek eginez emaitzak lortzen direnetz eta emaitza horiek lortuz helburuak betetzen direnetz, kontuan hartuz, batetik, ingurunea, eta bestetik, helburuak eta jarduerak diseinatzeko oinarriak: 0 puntutik 20ra arteko eskala kualitatibo batean neurtzen da, sailkapen honen arabera:

Erabateko koherentzia dago helburuen, emaitzen eta jardueren artean:

20,00 puntu

Jardueren eta emaitzen artean bakarrik dago koherentzia:

15,00 puntu

Jardueren eta helburuen artean bakarrik dago koherentzia:

10,00 puntu

Helburuen eta emaitzen artean dago koherentzia:

5,00 puntu

Inkoherentea da:

0,00 puntu

b.2.

Ebaluazioaren azterketa (adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua)

(12,00 puntu bitarte)

b.2.1.

Adierazleak

(4,00 puntu bitarte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-hola

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.2.

Egiaztapen iturriak

(4,00 puntu bitarte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-hola

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.3.

Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea

(4,00 puntu bitarte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-hola

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.

Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(10,00 puntu bitarte)

b.3.1.

Giza baliabideen egokitasuna (profil teknikoen definizioa eta esleitutako eginkizunak baloratuko dira)

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.2.

Boluntariorik ba ote den, eta esleitu zaizkien eginkizunen azterketa

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.3.

Baliabide tekniko egokiak izatea (materialak, lokalak)

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.4.

Aurrekontuaren xehakatze egokia

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.5.

Kofinantzaketa izatea, eskala honen arabera

(2,00 puntu bitarte)

NGtik kanpoko ekarpena >%10

2,00 puntu

NGtik kanpoko ekarpena %10 arte

1,00 puntu

Ez dago NGtik kanpoko ekarpenik

0,00 puntu

b.4.

Laguntza sozialaren metodologia aztertzea

(10 puntu bitarte)

Laguntza sozialaren eta arretarako banakako planaren deskribapena baloratuko da: helburuak, jarduerak, esku hartzeko esparruak eta espero diren emaitzak; eskala kualitatibo honen arabera:

Oso egokia

10,00 puntu

Egokia

7,50 puntu

Hala-hola

5,00 puntu

Desegokia edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.

Proiektuaren osagarritasuna eta koordinazioa beste entitate batzuekin eta beste gizarte baliabide batzuekin

(5,00 puntu bitarte)

b.5.1.

Koordinazio egitura edo jarduketa protokolo bat (batzordea, aldian aldiko bilerak, telefono deiak, eta abar) planteatzen du familia unitateen erreferentziako oinarrizko gizarte zerbitzuekin:

(3,00 puntu bitarte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-hola

1,00 puntu

Desegokia edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.2.

Arazo sozial bera jorratzen duten beste entitate eta baliabide sozial batzuekin koordinatzeko egitura bat proposatzen du (batzordea, aldizkako bilerak, etab.):

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.6.

Arreta hartzen duten familia unitateen azterketa

(12,00 puntu bitarte)

b.6.1.

Profilaren azterketa eta zenbatespen kuantitatiboa

(6,00 puntu bitarte)

Oso egokia

6,00 puntu

Egokia

4,00 puntu

Hala-hola

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.6.2.

Pertsonak aukeratzeko irizpideen azterketa

(6,00 puntu bitarte)

Oso egokia

6,00 puntu

Egokia

4,00 puntu

Hala-hola

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.7.

Eraginkortasunaren eta efizientziaren azterketa, aurreko urteetako jarduerek jarraitzen badute

(13,00 puntu bitarte)

b.7.1.

Aurreko urtean aurreikusitako jarduketak gauzatzerakoan izandako eraginkortasuna (aurreko urteetan proposatutako jarduketen eta benetan gauzatutakoen arteko erlazioa baloratuko da)

(5,00 puntu bitarte)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-hola

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.7.2.

Lanaldi osoa duen teknikari bakoitzak izandako esku-hartzeen kopurua (hala jarraipen lanak nola aurkeztutako eskaera berriak kontatuko dira)

(8,00 puntu bitarte)

>40 esku-hartze

8,00 puntu

35 eta 39 artean

6,00 puntu

30 eta 34 artean

4,00 puntu

25 eta 29 artean

2,00 puntu

<25

0,00 puntu

B modalitaterako (%82) (82,00 puntu).

b.1.

Proiektuaren koherentziaren azterketa

(42,00 puntu bitarte)

b.1.1.

Oinarria eta jarduteko eremua

(12,00 puntu bitarte)

Guztiz koherentea da

12,00 puntu

Bi alderdietako batean bakarrik dago koherentzia

6,00 puntu

Inkoherentea da, edo oso gutxi zehaztuta dago

0,00 puntu

b.1.2.

Helburuak

(5,00 puntu bitarte)

Guztiz koherenteak dira, eta ongi zehaztuta daude

5,00 puntu

Inkoherenteak dira, edo oso gutxi zehaztuta daude

3,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.1.3.

Jardueren deskribapena

(5,00 puntu bitarte)

Zehatz deskribatuak

5,00 puntu

Hala-hola. Ez daude zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez daude deskribatuta (aipatuak besterik ez)

0,00 puntu

b.1.4.

Espero diren emaitzak

(5,00 puntu bitarte)

Zehatz deskribatuak

5,00 puntu

Hala-hola. Ez daude zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez dira bete

0,00 puntu

b.1.5.

Jardueren egutegia

(5,00 puntu bitarte)

Zehatz deskribatuta

5,00 puntu

Hala-hola. Ez dago zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.1.6.

Helburuen, emaitzen eta jardueren arteko koherentzia aztertzea

(10 puntu bitarte)

Hau da, helburuen, emaitzen eta jardueren artean koherentziarik ba ote dagoen aztertuko da: jarduera horiek eginez emaitzak lortzen direnetz eta emaitza horiek lortuz helburuak betetzen direnetz, kontuan hartuz, batetik, ingurunea, eta bestetik, helburuak eta jarduerak diseinatzeko oinarriak: 0 puntutik 5era arteko eskala kualitatibo batean neurtzen da, sailkapen honen arabera:

Erabateko koherentzia dago helburuen, emaitzen eta jardueren artean:

10,00 puntu

Jardueren eta emaitzen artean bakarrik dago koherentzia:

7,50 puntu

Jardueren eta helburuen artean bakarrik dago koherentzia:

5,00 puntu

Helburuen eta emaitzen artean dago koherentzia:

2,50 puntu

Inkoherentea da:

0,00 puntu

b.2.

Ebaluazioaren azterketa (adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua)

(8,00 puntu bitarte)

b.2.1.

Adierazleak

(3,00 puntu bitarte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-hola

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.2.

Egiaztapen iturriak

(3,00 puntu bitarte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-hola

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.3.

Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.

Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(12,00 puntu bitarte)

b.3.1.

Giza baliabideen egokitasuna (profil teknikoen definizioa eta esleitutako eginkizunak baloratuko dira)

(3,00 puntu bitarte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-hola

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.2.

Boluntariorik ba ote den, eta esleitu zaizkien eginkizunen azterketa

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.3.

Baliabide tekniko egokiak izatea (materialak, lokalak)

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.4.

Aurrekontuaren xehakatze egokia

(3,00 puntu bitarte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-hola

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.5.

Kofinantzaketa izatea, eskala honen arabera

(2,00 puntu bitarte)

NGtik kanpoko ekarpena >%10

2,00 puntu

NGtik kanpoko ekarpena %10 arte

1,00 puntu

Ez dago NGtik kanpoko ekarpenik

0,00 puntu

b.4.

Proiektuaren osagarritasuna eta koordinazioa beste entitate batzuekin eta beste gizarte baliabide batzuekin

(12,00 puntu bitarte)

b.4.1.

Lehen Laguntzako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin eta/edo auzoko unitateekin aldian aldiko koordinazio-egitura bat planteatzen du

(5,00 puntu bitarte)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-hola

2,00 puntu

Desegokia edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.4.2.

Dagokion toki entitatearen berariazko adierazpena, aurkeztutako proiektuak bere udalerrian interes soziala duela adierazten duena (idatzizko adierazpena aurkeztu behar da)

(5 puntu)

b.4.3.

Udalerrian esku hartzen duten entitateekin aldian aldiko koordinazio-egitura bat planteatzen du

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.

Pertsona onuradunen parte-hartzearen azterketa

(8,00 puntu bitarte)

b.5.1.

Profilaren azterketa eta zenbatespen kuantitatiboa

(5,00 puntu bitarte)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-hola

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.5.2.

Proiektuaren onuradun diren pertsonek parte hartzeko bideak izatea (akordio idatziak, gogobetetasun inkestak)

(3,00 puntu bitarte)

Badaude (adierazi eta dokumentatzen ditu)

3,00 puntu

Ez dago halakorik

0,00 puntu

Iragarkiaren kodea: F1802872