56. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2018ko martxoaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, 2018ko martxoaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Lucia Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L1803112